wrapper

Sorkuntza bekak 2019

AZPEITIKO UDALA
KULTUR SORKUTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2019. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

Azpeitiko Udalak 2017ko otsailaren 7an Kultura Sailak kudeaturiko programen baitan, kultur sorkuntzarako zuzendutako “SORKUNTZA” bekak emateko oinarri bereziak onartu zituen. (2017ko maiatzaren 2ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA 82 zk.)

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2019ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU
Lehena.- Azpeitiko Kultura Departamentuak bideratzen dituen programen baitan 2019. ekitaldirako sorkuntza helburua duten SORKUNTZA bekak emateko deialdia egitea.

Bigarrena.- 2019ko udal aurrekontuetan jasotzea gastuari aurre egiteko aurrekontu dotazio nahikoa, honako partidaren gain:

1.0401.481.334.00.04.2019

Hirugarrena.- Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Laugarrena.- Eskaerak Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, oinarrien 5. artikuluan adierazitakoari jarraiki.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bosgarrena.- Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere, emandako dirulaguntzak Azpeitiko Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.
Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

KULTUR SORKUTZARAKO “SORKUNTZA” BEKAK EMATEKO 2019. EKITALDIRAKO DEIALDIA.

1.- Deialdiaren xedea.

2019ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da 2019. urtean zehar Sorkuntza izena duten bekak emateko. Laguntza hauen helburua kultur sorkuntza da.

Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza etab.

Beka hauen helburua, sortzaileei beraien obra sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da.

2.- Baliabide ekonomikoak.

2019 aurrekontu ekitaldian, programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru kopurua 12.500 €koa izango da eta Sorkuntza ataleko 1.0401.481.334.00.01 aurrekontu-partidatik finantzatuko da.

Ezarritako baldintzen arabera aurkeztutako eskari guztiei erantzuteko adinakoa izango ez balitz aurrekontuan jarritako kopurua, dirulaguntzen kopuru osoaren artean banatuko da kopuru hori.

3.- Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

4.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaerak Azpeitiko udaleko webgunean erantsitako eskaera orri ereduaren arabera beteko dira eta horri, oinarrien 5. artikuluan agindutako betetzen duen dokumentazioa erantsiko zaio.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako pertsona horien oniritzia beharko du. Oneritizirik ematen ez den kasuetan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu interesatuak.

Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen erreferentziak, Administazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkiderena arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 legera eginak izango dira,

5.- Gauzatzeko epea eta proiektuak nola justifikatu.

Orokorrean proiektuak gauzatzeko eta gastuen sortzapena (fakturazioa) 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31a bitartekoa izango da.

Diruz lagundutako xedea bete dela justifikatzeko onuradunek oinarrien 17. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute deialdi urtea bukatzen denetik hasita eta hilabeteko epean.

Hau da, 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Azpeitian, 2019ko otsailaren 25ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua..

 

Deialdia

Oinarriak

Eskaera