wrapper

Gizarte eta Gizarte Osasungintza arloko elkarteen udal dirulaguntzak 2019

AZPEITIKO UDALA

GIZARTE ETA GIZARTE-OSASUNGINTZA ARLOKO ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2019 URTERAKO DEIALDIA

Azpeitiko Udalak, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri zehatzei haserako onarpena ematea onartu zuen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2012ko urriaren 26ko eta 2013ko ekainaren 12ko aleak).

Laguntza hauen helburua urtean zehar gizarte-zerbitzuen arloaren baitan (gizarte arloan eta gizarte-osasun arloan ) Azpeitiko herrian eta onuradunak Azpeitian bizi diren pertsonak izanik, elkarte, talde eta erlijio-ordenek egindako jarduerentzat dirulaguntzak ematea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren dirulaguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza).

Araudi honen baitan, eta laguntzak emateko eskuduna Alkatea izanik (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua) 2019ko apirilaren 3ko Dekretuaren bidez.

ERABAKI DU
Lehena.- Urteko Gizarte eta Gizarte-osasungintza arloko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bigarrena.- Deialdi horri aurre egiteko 2019. ekitaldiko udal aurrekontuan 39.000 euroko gastua baimentzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudeatzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin:
1.0600.480.231.00.02 2019

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteei dirulaguntzak emateko 2019 urterako deialdia.
Oinarriak Azpeitiko Udalak, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko aldaketak ekainaren 4an emateko (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2012ko urriaren 26ko eta 2013ko ekainaren 12ko aleak).

1.- Xedea eta lagungarria den epealdia.

Deialdi honen helburua da urtean zehar gizarte-zerbitzuen arloaren baitan (gizarte arloan eta gizarte-osasun arloan ) Azpeitiko herrian eta onuradunak Azpeitian bizi diren pertsonak izanik, elkarte, talde eta erlijio-ordenek egindako jarduerentzat dirulaguntzak ematea.

Emango diren laguntza ekonomikoek dirulaguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntza izango da.

2.- Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik, 2019ko abenduko 31 artekoak egindakoak izango dira.

3..- Diru laguntzaren ordainketa.

Dirulaguntzaren ordainketa hura ematerakoan adierazi zen helburua bete dela frogatu eta gero egingo da.

Dena dela, dirulaguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik ordainketak egitea, dirulaguntzaren helburu den ekimenak berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.

4.-Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasita, oinarrietan agertzen den moduan.

Dagokion ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik hasita.
5.- Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Programak 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira.

a) Egindako programaren edo jardueraren oroitidazki zehatza.

b) Diruz lagundu den zenbatekoaren gastuaren egiaztagiri edo fotokopia konpultsatuak.

c)Balantze ekonomikoaren laburpena. Sarreren eta gastuen benetako likidazioa (gerta daitezkeen gain- finantzazioen jarraipena egiteko).

Elkarte edo erakundeek dagozkion fakturak aurkeztuz justifikatu beharko dute hartu diren dirulaguntzen erabilera, eta egindako jardueren txosten zehatza aurkeztu, hala eskatzen zaienean. Egoera zehatz batzuetan, eta ohiz kanpoko izaeraz, egindako jardueraren zinpeko aitorpena onartu ahal izango da.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du dirulaguntzaren ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro dirulaguntzak eskuratzeko desgaitzea.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzailea.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako dirulaguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Dirulaguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin behar dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 15. artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6..- Araudi Aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren dirulaguntzak arautzen duen udal - agintarauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Dirulaguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitian, 2019ko apirilaren 3an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Udalbatzaren akordioa

Oinarriak

Oinarrien zuzenketa

Deialdia

Eskaera orria