wrapper

Osoko bilkurak egiteko maiztasuna

AZPEITIKO UDALA

Osoko bilkurak egiteko maiztasuna

Apirilaren 2ko 7/1985 legeko 46.2 artikuluan, bai eta Udal Entitateen Antolakuntza Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoari buruzko Erregelamenduko 78.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalbatzak 2019ko uztailaren 2an honako akordioa hartu zuen: 

Udalbatzarraren ohiko osoko bilkurak hilean behin egitea, hileko lehen asteartean arratsaldeko 19:00etan Udalaren areto nagusian. Udalbatzak berak egun hori aurreratu edo atzeratu egin ahal izango du baldin eta jaiegunekin suertatzen bada.

Azpeitian, 2019ko uztailaren 3an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza

Albistea