wrapper

Herriaren Gobernu Batzordearen eraketa eta Alkateordeen izendapenak

AZPEITIKO UDALA

Iragarkia

Udalaren Alkate-Udalburu honek 2019ko ekainaren 25ean ondorengo Ebazpena eman du:

Ikusita eratu dela Udala 2015-2019 agintaldirako, eta kontutan hartuz, apirilaren 2ko toki-erregimenaren oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21.2 eta 23 artikuloek dioena eta Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuaren 46., 47., 48., 52. eta 53. artikuloek diotena

ERABAKI DUT

1.Honako zinegotzi hauek Herriaren Gobernu Batzordeko kide izendatzea.

1.—Iosu Labaka Zuriarrain.
2.—Aitor Bereziartua Larrañaga.
3.—Leire Goenaga Uzkudun.
4.—Amaia Etxeberria Etxeberria.
5.—Rebeca Larrañaga Udabe.

2.Herriaren Gobernu Batzordeko kide diren zinegotzi hauek Azpeitiko Udaleko alkateorde izendatzea:

1.—Iosu Labaka Zuriarrain (lehen Alkateordea).
2.—Aitor Bereziartua Larrañaga (bigarren Alkateordea).
3.—Leire Goenaga Uzkudun (hirugarren Alkateordea).
4.—Amaia Etxeberria Etxeberria (laugarren Alkateordea).
5.— Rebeca Larrañaga Udabe (bosgarren Alkateordea).

3. Herriaren Gobernu Batzordearen eskuduntzak izango dira:
a) Alkateari noiznahi laguntzea, honek bere eskuduntzak erabiltzerakoan.
b) Alkateak edota beste udal organoren batek eskuordetzen dizkion eskuduntzak.
c) Obra haundien baimenak ebaztea eta 100.000 € gorakoak, eta akordio hauen aurka jar litezken berraztertze errekurtsoak ebaztea.

4.-Alkateordeei dagokie, kargu hau duten neurrian, Alkatearen ordezko izatea honen zeregin eta betebehar guztietan, izendatuta dauden hurrenkeran, hura herritik kanpo denetan, gaiso dagoenetan edota bere dituen eskuduntzak erabiltzea eragozten duen edozein ezintasun duenetan eta, halaber, Alkatearen betebeharrak betetzea Alkate kargua hutsik legokeenetan, Alkate berriak bere kargua hartu artean.

Azpeitian, 2019ko uztailaren 3an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza

Albistea