wrapper

Azpeitiko hilerrian udalak dituen banako hezurtegien eskaintza zabaltzea

Aurrekariak eta egungo egoera:

Azpeitiko Udalak herriko hilerria handitu zuenean zati ezberdinak sortu ziren. Horietako batean, C blokean, banako hezurtegi berriak kokatu ziren, eta Udalbatzak 1998ko maiatzaren 7an egindako bilkuran horiek kontzesioan emateko baldintzak zehaztu zituen.

Alkatetzak 2014ko otsailaren 17an emandako Ebazpenaren bidez baldintza horiek berraztertu zituen, eta horren ondorioz erabaki zuen herritarrek ez dutela ahalmenik izango hezurtegi bat edo beste bat aukeratzeko. Banako hezurtegien erabilera bat bestearen atzetik betetzen joango dira.

Orain arte irizpide hori jarraitu bada ere, udal hilerrien mantenua ematen duen enpresak proposatuta, Zerbitzu Orokorrak Saileko koordinatzailea den Jabier Maizek txostena egin du eta jakinarazi du hutsik dauden banako hezurtegiak oso goian daudela, eta aldameneko hezurtegien bloke osoa, berriz, hutsik dagoela. Horregatik orain arteko irizpidea zabaltzea eskatu du eta herritarrei aukera ematea hutsik dagoen edozein hezurtegi kontzesioan hartzeko.

Ontzat eman da egindako proposamena, kontuan izanik egungo irizpidea mantenduz denbora luze batean, herritarrek ezingo dutela eskueran dauden hezurtegi hutsak erabili irisgarritasuna zailduta dagoelako. Gaur egun dagoen arau zehatza zabalduz, aldiz, famili bakoitzak aukera izango du leku batean edo beste batean hezurtegia hartzeko.

Eta eskumenei dagokienez, berriz, Sektore Publikoko Kontratuaren Legearen Testu Bateragina arautzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legearen bigarren xedapen gehigarrian jasota dagoena kontuan izanik, NAGORE ALKORTA ELORZA, Azpeitiko Udalaren Alkate-Udalburuak. ERABAKI DUT:

Azpeitiko Udalak herriko hilerrian dituen C blokean dituen banako hezurtegiak esleitzerakoan herritarrek aukera izango dute hutsak daudenen artean komenigarriena aukeratzeko.

Azpeitian, 2019ko ekainaren 21ean.

Albistea