wrapper

Garapenerako lankidetza-programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 212016 Legearen 17.1.37) artikuluak jasotzen du lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, Udalerriak honako esparru material honetan erabili ahal izango dituela eskumen propioak: garapenerako lankidetza alorreko politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.

Garapenerako Lankidetzari buruzkoa den otsailaren 22ko 1/2007 Legean jaso dira, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek eta lankidetza-eragileek, garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren alorreko jarduketak kontuan izan behar dituzten printzipio, helburu eta lehentasunak.

Lege honek aitortzen du Euskaditik bideratzen den lankidetza lankidetza deszentralizatua deitzen denaren esparruan sartzen dela. Erakunde azpiestataletatik eta toki-erakundeetatik bideratzen dela, eta gizarte zibilaren inplikazio handiagoa duela ezaugarri.

Azpeitiko Udalak urte asko dira elkartasun eta lankidetzaren alorrean konpromiso sendoak dituela, eta urtez urte dirulaguntza programa bat bideratzen du legeak berak jasotako helburuak lortzeko sustatzen diren ekimenak diruz laguntzeko. Azken helburua lankidetza hartuko duten komunitateen eta herrialdeen baliabideak hobetzea da -oinarrizko azpiegiturak, ekipo-ondasunak eta era guztietako ondasun materialak- eta, baita, herri horien finantza-ahalmena hobetzeko arlo batzuk garatzea ere; hala nola, oinarrizko ekoizpena, gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, kudeaketa koopertiboa eta mikroenpresen sorrera.

Ebazpen honen bidez, Udalbatzak 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuran, garapenerako lankidetza-programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirulaguntzak emateko oinarriak kontuan izanik, 2020. ekitaldirako deialdia onartuko da. Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatutako oinarrien edukia, baina bai jasoko dira aurkeztu nahi dutenak kontun izan behar dituzten legezko egokitzapenak edo puntualizazioak. Horien artean daude administrazio elektronikoa bultzatzeko helburuarekin eskaerak aurkezteko modu berria, edota, erakunde edo eskatzaile bakoitzak aurkeztu dezakeen proiektuen kopurua mugatzea (proiektu bakarra).

2020. ekitaldirako aurrekontuak dagozkigun dirulaguntzak emate-ko aukera jaso du. Hain zuzen ere aurrekontuaren 1.0600.481.230.00.01 2020 Kooperazio internazionala partidak 90.000 €-ko gastua baimendu du.

Laguntzak emateko prozeduraren tramitazioan Udalbatzak 2016ko maiatzaren 5ean onartutako oinarriak eta dagokigun deialdia ezargarri izango dira, eta Garapenerako Lankidetzari buruzkoa den otsailaren 22ko 1/2007 Legeak jasotako printzipioak kontuan hartuko dira. Horiez gain, Udalaren dirulaguntzen udal-agintaraua eta prozedura administratiboa onartzen duen urriaren 2ko 39/2015 legeak, eta baita, azaroaren 17ko 38/2003 Legea eta hau garatzen duen 887/2006 Erreglamentua ere ezargarri izango dira.

Organu eskuduna: laguntza onartzeko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Izan ere, dirulaguntzak emateko Ordenantza Arautzailearen 4. artikuluak jasotzen du laguntzak emateko eskumena horietarako gastuak baliatzeko eta baimentzeko ahalmena duen organoa izango dela. Udalak 2020. ekitaldirako onartutako aurrekontuaren exekuziorako udal-arauak Alkatetzari aurrekontuaren baliabide arrunten %10a gainditzen ez duten gastuen baimena eta erabilera aitortzen

Gizarte Zerbitzuak eta Parekidetasun Batzorde Berriemaileak gaia irizpidetu ondoren aldeko txostena eman du Alkatetzak dagokion laguntza-deialdia onartzeko.

Esandako guztiagatik, eta eskumenari dagokionean, berriz, Udalaren dirulaguntza agintarauaren 4. artikuluak eta Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluak diotena kontuan izanik, ERABAKI DUT:

Lehena: garapenerako lankidetza-programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirulaguntzak emateko 2020. ekitaldirako deialdia onartzea.

Bigarrena.- 2020ko deialdiari aurre egiteko laurogeita hamar mila euroko gastua (90.000 €) onartzea, aurrekontuko sail honen kargura: 1.0600.481.230.00.01 2020 Kooperazio internazionala.

Hirugarrena.- Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta deialdia eta hautaketa prozesu bakarra egingo da. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udalaren web orrian eta Iragarki taulan argitaratuko da.

Azpeitian, 2020ko ekainaren 23an.

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812648