wrapper

Azokaren gaineko tasaren errolda

Alkate jaunak Dekretu bidez onetsitako 2020. urteko azokaren gaineko tasaren errolda jendeaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1. artikuluan xedatutakoa betez.

a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetzan.
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo egunetik kontatzen hasita.
c) Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko birjarpen errekurtsoa tartejarriz.
d) Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkatetza.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego ordutegian.
f) Errekurtsoa tartejartzearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2. artikuluan araututakoak.

g) Borondatezko ordainaldiaren epea: 2020ko abenduaren 31 artekoa izango da.
h) Jendaurreko informazio epealdia igarotzen denean, Errolda hau behin betikotzat hartuko da, jendaurreko informazio epealdian egin daitezkeen aldaketekin, eta kobraketari ekingo zaio.

Azpeitia, 2020ko urriaren 7a.- Alkateak, Nagore Alkorta Elorza.