wrapper

Udal-ekipamenduen bidez Azpeitian kultura sustatzeko Udalarekin elkarlanean lankidetza-proiektuak aurkezteko deialdia.

AZPEITIKO UDALA

Udal-ekipamenduen bidez Azpeitian kultura sustatzeko Udalarekin elkarlanean lankidetza-proiektuak aurkezteko deialdia.

 

Azpeitiko Udalak 2020ko urriaren 19an erabaki zuen jendaurrean jartzea San Agustin Kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa Sormen Gunea udal kultur ekipamenduen erabilera eta ustiapena lagatzearen bidez Azpeitian kultura sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko deialdia.

 

Espedientea, lankidetza-proiektua hautatzeko irizpideen agiriarekin eta aipatutako kultura-ekipamenduen deskribapenarekin batera, 20 egun naturaleko epean egongo da agerian, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Azpeitiko Udalaren webgunean (www.azpeitia.eus) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Espedientea Udalaren bulego-ordutegiaren barruan aztertu ahal izango da, aurrez hitzordua eskatuta. Epe horretan, udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

Proiektua aukeratzeko, kontuan hartuko da proiektuaren udal-interes eta erabilgarritasun handiena, eta espedientea osatzen duen pleguan zehaztutako irizpideen arabera baloratuko da.

Azpeitia, 2020ko urriaren 19a. — Alkatea, Nagore Alkorta Elorza.

Ebazpena

Iragarkia - GAO

Oinarriak

Eskaera orria ( Tramitazio honetarako beharrezkoa da eskaera orri hau beteta atxikitzea tramite elektronikoan behar bezala sinatuta )

*Tramitea elektronikoki gauzatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018122961