wrapper

Auzo-taxi programa 2021

Azken urteetan gizartearen etengabeko eraldaketaren ondorioz, higikortasunak jasan duen aldaketa nabaria dela-eta, denon artean parte hartze prozesuaren bidez, Azpeitiko Udalak ikusi du landa-eremu edo landa-auzoetako bizilagunek herrigunera etortzeko zailtasunak dituztela ez dagoelako garraio zerbitzurik edo dagoen kasuetan maiztasun gutxi dutelako. Hori horrela eta herritarren eskaerak aztertuta, Azpeitiko udalaren helburua izan da, auzo-taxi programaren bidez Azpeitiko herrigunea eta landa-auzoetako eremuak lotzea eta horrela, irisgarritasuna hobetzea.

 

Programa horren helburua da hirigunera etortzeko erraztasunak ez dituzten eta autobus garraio zerbitzua erabili ezin duten herritarrak aukera izatea modu jasangarri eta egoki batean herrigunera gerturatzeko. Horretarako, Azpeitiko udalak hainbat modu aztertu zituen eta bere baliabideak ikusita eta jendearen beharrak ondoen nola asebeteko diren aztertuta, ikusi zuen egokiena auzo-taxi programa zela. Horrela erabiltzaileek, ordutegi malgu baten barruan eta beti ere aurrez egindako eskaera bidez, mugikortasuna izateko aukera zabala izango dute.

Zerbitzua koordinatzeko helburuarekin Udalak herriko taxistekin hainbat bilera egin zituen; horrela, heuren ekarpenak entzun eta sistemak ahalik eta funtzionamendu egokiena izatea zuen helburua, eta aurten ere prozedura bera jarraitu da. Herriko taxista guztiei eman zaie aukera sistema honetan atxikitzeko eta horrela zerbitzua e-kaintzeko aukera izateko, beti ere, Azpeitiko herriko taxi lizentzia baimena izanda.

 

Taxistekin zerbitzu hau aurrera eramateko 2020ko urtean hitzarmen bat sinatu zen, eta aurten ere gauza bera egingo da. Bertan jaso dira zerbitzu hori emateko xehetasun guztiak.

Zerbitzu honen onuradunak izateko beharrezkoa da ondoren aipatuko diren auzo eremuetan erroldatuta egotea:
- Aratz Erreka
- Eizagirre
- Elosiaga
- Izarraitz
- Loiola Diseminatua
- Nuarbe
- Matxinbenta
- Odria
- Oñatz
- Oñazbidea
- Urrestilla ( Baserriak eta kalea )

Gauzak horrela, 2021eko urtealdirako onartutako udal aurrekontuetan, diru-izendapenak ezarri ditu laguntza programa honetarako.

Oinarriak eta deialdia

Eskaera orria

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124835