wrapper

Udalbatzaren behin betiko onarpena

Aurrekariak: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa den otsailaren 21eko 4/2019 Legeak energia-politikaren joera orokorra kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan eta sektore pribatuan jasangarritasun energetikoaren arau-oinarriak ezarri, eta beste batzuek eta besteek zer eginbehar eta betebehar dituzten antolatzen du. Batez ere, energia-aurrezpeneko eta efizentzia energetikoa izateko neurriak bultzatzera bideratuko dira eginbehar eta betebehar horiek, bai eta energi berriztagarriak sustatzera eta ezartzera ere. 

Legearen 24.artikuluak 5.000 biztanletik gorako udalerriek hiri-mugikortasuneko plan bat onartu beharko dutela arautzen du, eta Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatu ondoren, Udalbatzak 2021eko abenduaren 2an hasierako onarpena eman zion. 

Udalak hartutako akordioa eta planaren edukia bera jendaurrean jarri zen erakusgai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian, eta herritarrek 45 eguneko epealdian beren iradokizun eta alegazioak aurkezteko aukera izan dute. 

Udalaren idazkariak egindako txostenak dioenez denbora honetan ez da inolako alegaziorik aurkeztu. Hori horrela izanik Udalbatzari proposatu nahi zaio planari behin betiko onarpena ematea.

 

Eta kontuan izanik aldekoa dela Ingurumen alorreko Batzordeak emandako irizpena Udalbatzak 2022ko apirilaren 1ean egindako bilkuran honako hau dioen erabakia hartu du:

Lehena.- Azpeitiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako planari BEHIN BETIKO onarpena ematea.

Planak honako atal orokorrak jaso ditu hainbat plano eta doku-mentu osagarriekin, eta modu berean espedientean jaso da plana egiteko eman den parte-hartze prozesua:

- Diagnostikoa

- Ekintza Plana Neurriak

Bigarrena.- Akordio hau eta planaren edukia bera Udalaren web orrian argitaratuko da.

 

Behin betiko onarpena GAO