wrapper

Euskeraz igotzeko sarrera

1.- BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK.

2021eko urriaren 30eko 260 zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Europako funtsen berreskuratze eta erresilientzia mekanismotik eratorritako proiektuen exekuziorako ebazpena eta hori lantzen duen Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmena.

Hitzarmen horrek Espainiako berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren baitako VIII. palankaren 22.osagaia helburu duten proiektuak gauzatzea du ardatz. Hitzarmenaren epealdia urte anitzekoa da, eta, guztira, 115.944.874€ banatuko dira.

Horren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2022ko urriaren 4an Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik datozen Europako funtsekin  finantzatzen diren berrikuntza sozialeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onartzea erabaki zuen ( GAO 2022ko urriaren 11 193zk.).

Dirulaguntza horiek bat datoz Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030ean Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza hitzarmenean jasotako 4. eta 15. proiektuekin.

Ildo horretan, Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022. ekitaldiko deialdian, 3.lerroan, etxez etxeko zerbitzu integrala garatzeko proiektua aurkeztu du. Lerro horrek lankidetza hitzarmeneko 15.proiektua du oinarri, Gipuzkoa Zaintza Lurraldea 2030.

2022ko abenduaren 23an Foru Diputatuak emandako aginduak Azpeitiko Udalari Etxez etxeko zerbitzu integrala proiektua garatzeko 84.948,00€ko dirulaguntza onartu dio

 

Etxez etxeko zerbitzu integrala

  • Helburua: Azpeitiako udalerrian mendekotasuna, mendekotasun arina eta ertaina izateko arriskuan dauden adinekoei etxean arreta integrala emateko zerbitzua.
  • Aurkeztutako inbertsioa: 108.236,45€
  • Next funtsen dirulaguntza: 84.948,00€
  • Kontratuaren esleipena: Biharko Gipuzkoa, S.L.
  • Kontratuaren epea: urte bat