wrapper

Sorkuntza Bekak 2023

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen eta horrekin bat datorren araudiaren arabera, Azpeitiko Udalari dagokio kultura-jarduerak antolatzeko eta sustatzeko eskumena.

Jarduera-eremu material horren barruan, Azpeitiko Udalak egokitzat jo zuen sektore pribatuak kultura-sorkuntzaren arloan sustatzen eta garatzen dituen ekintzak babesteko bide bat arbitratzea. Neurri horren bidez, batez ere, ikerketa, prestakuntza, artelan artistikoen ekoizpena eta hedapena sustatu nahi dira, eta parte hartzen duten artistei beren zeregin artistikoaren aintzatespena lortzeko aukera eman nahi zaie.

Ildo horretan, Udalak, 2017ko otsailaren 7an, kultura sortzeko SORKUNTZA izeneko bekak finantzatzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak onartu zituen (2017ko maiatzaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 82. zk.).

Kultura-sorkuntzatzat hartzen da artistaren irudimenaren emaitza, musika, pintura, eskultura, literatura-obra, antzerki-obra, obra zinematografikoa, komikia, soinu-konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza eta abarren forma gauzatu eta har dezakeena. Modu berean, dinamoaren erabilera bultaztu nahi da, interes kulturaleko ekimen sortzaileak bultzatzeko, sortzeko, esperimentatzeko, ekoizteko eta partekatzeko. Hori dela eta, aurreko ekitaldian bi modalitatetan banatu zen dirulaguntzaren xedea.

Xedea, subjektu onuradunak, bazterketak, diruz lagun daitezkeen gastuak eta dirulaguntzak emateko prozedura oinarri espezifiko horietan dago araututa.

Aipatutako oinarriek ezartzen dute deialdiak ezarriko dituela laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditu zehatzak.

Deialdian adieraziko da eskabideak aurkezteko epea.

Era berean, dirulaguntza hau Azpeitiko Udalaren 2023-2025 aldirako onartua dagoen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita dago (GAOn 2023ko martxoaren 1ean argitaratua, 41. zk.).
2023ko Udalaren aurrekontuak laguntza hori bideratzeko aurrekontu-zuzkidura aurreikusi du. Bere aldetik, Udalaren Kultura Batzorde Berriemaileka aldeko irizpena eman du konkurrentzi bidezko laguntzaren tramitazioa hasteko.

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea:https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018121004