wrapper

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko Oinarriak eta deialdia 2023

AZPEITIKO UDALA

IRAGARKIA

2023ko apirilaren 25ean Alkateak emandako Dekretu baten bitartez, Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta emateko 2023ko oinarri eta deialdia onartu dira.

Etxebizitza hutsak mobilizatzeko xedea alde batera utzi gabe, kolektibo ahulago jakin batzuek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten sustatu nahi da, pertsonen ordainketa-ahalmenera egokitutako errentekin

Dirulaguntza hauek Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak eta Udalbatzak 2023ko otsailaren 7an onartuak (X eranskina- dirulaguntza lerroa: Azpeitiko udalerrian etxebizitza alokatzeko laguntzak.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako bi kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

Oinarriak eta deialdia (GAO)

Eskaera orria

Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124530

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information