wrapper

Joxe Takolo beka 2024


Alkatetza honek 2024.ean emandako ebazpenaren bidez, 2024 JOXE TAKOLO BEKAren baitan dagoen dirulaguntza lortzeko eskariak eta beka bera ematea arautzen duen arauak onartu zituen, adierazi den helburuarekin bat datorren jardueraren bat antolatu nahi duten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzendua.

Ebazpen beraren bidez, 2024rako deialdia onartu zen.

2024ko udal-aurrekontuak 4.000 euroko aurrekontu-zuzkidura ezartzen du, guztira, aurrekontu-partidaren kargura: 1.0500.481.341.00.02 2023 Kirol Batzordearen transferentzia arruntak

Deialdia eta beka eskatzeko behar diren gainerako dokumentuak Azpeitiko Udalaren www.azpeitia.eus webgunean daude, laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio deialdia onartu duen organo eskudunari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Bi kasuetan, oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Oinarriak eta deialdia GAO
Eskaera orria
Zuriketa inprimakia
Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812704

Ebazpena