wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzaileentzat formazioa eskainiko da Basazabal zentroan
    Ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzaileentzat formazioa eskainiko da Basazabal zentroan
    Azpeitiko Udalak eta Olatukoop Ekonomia Sozial Eraladatzailea sustatzeko sareak formazio saioak eskainiko dituzte, elkarlanean. Izen ematea abenduaren 5a bitartean egin daiteke Basazabal formazio zentroan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. eta 943547983. Lehen saioa abenduaren 10ean izango da. Ikastaroaren prezioa 21,6€koa izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat eta 26€koa besteentzat. Izen emateko epea abenduaren 5ean bukatuko da.  Read more...
  • Azken egunak, Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuetan izena emateko
    Azken egunak, Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuetan izena emateko
    Abenduaren 2a izango da udaletxean izena emateko azken eguna. Esklabak Iturzulo eremuako bigarren fasean, bi motatako babestutako etxebizitzak eraikiko dira; tasatuak eta babes ofizialekoak. Bi prozedura 1- Tasatuetarako izen emate orria dokumentazioarekin batera entregatu behar da udaletxean. 2- Babes ofizialeko etxebizitzetako zozketan parte hartzeko Etxebiden eman behar da alta erosketa aukeran (udaletxearen bidez egin daiteke tramite hori). Edozein zalantzaren aurrean kontsulta egitea gomendatzen du Udalak.  Read more...
  • Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko epea zabaldu da
    Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase honetan 67 etxebizitza eraikiko dira 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi: "Aurreko agintaldian, iazko udaberrian, babestutako etxebizitzen eskaintza egin zenean, azkarrago edo motelago garatuko zen plan bat aurkeztu genuen. Lehen faseko etxebizitza guztiak esleitu dira, eta oraindik ere etxebizitza beharra duten herritar ugari gelditu dira itxaron zerrendan. Pausoak beharren arabera emango zirela esan genuen, eta horregatik jarri dugu bigarren fasea abian", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Read more...
Ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzaileentzat formazioa eskainiko da Basazabal zentroan
Azpeitiko Udalak eta Olatukoop Ekonomia Sozial Eraladatzailea sustatzeko sareak formazio saioak eskainiko dituzte, elkarlanean. Izen ematea abenduaren 5a bitartean egin daiteke Basazabal formazio zentroan: formazioabasazabal@azpeitia.eus eta
Azken egunak, Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuetan
Abenduaren 2a izango da udaletxean izena emateko azken eguna. Esklabak Iturzulo eremuako bigarren fasean, bi motatako babestutako etxebizitzak eraikiko dira; tasatuak eta babes ofizialekoak. Bi prozedura 1- Tasatuetarako izen emate orria
Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 babestutako etxebizitzen zozketarako izena emateko
Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarritako Etxebizitza politiketan sakontzeko asmoz, Esklabak Iturzulo eremuan babestutako etxebizitza eraikitzeko bigarren fasean eraikiko diren etxebizitzetarako izen emateko epea ireki du. Bigarren fase
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa es
hauteskundeak es

Datorren astean, abenduaren 9tik 13ra, izango da Gabon ekintzetan izena emateko epea

Azken urteotan egin bezala,  urte amaierako oporretan, Gabon ekintzak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Ekintza horiek abenduaren 23, 26 eta 27an izango dira. Ludoteketatik bideratuko diren ekintzak bi taldetan banatu dira adinaren arabera; batetik, HH 5 eta LH 2. maila bitarteko haurrak eta, bestetik, LH 3 eta LH 6 bitartekoak. Izen emateko epea abenduaren 9tik 13ra izango da irekita. 

Leer más

Genero ikuspegiaren ertzak landu beharraren garrantzia azpimarratu dute eragileek Iraurgi Berritzenen Topaketetan

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziaren, Iraurgi Berritzenen bi urtetik behineko topaketak egin ziren atzo. Topaketa horien XVII. edizioa izan zen hain juxtu. Bertan bildu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko hogeitabi enpresa, eskualdeko bost ikastetxee, Lanbide Heziketa eta Lanbideko ordezkariak. Atzokoan, genero berdintasunaren garrantzia, eta eragile bakoitzaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu ziren. 

Leer más

Aratz-errekako ur zikinak modu natural eta ekologikoan garbitzeko araztegia jarri da

Aratz-errekako ur zikinei irtenbidea eman asmoz, Azpeitiko Udalak ur zikinak modu naturalean eta ekologikoan arazteko azpiegitura jarri du. 2018ko udaberrian Xoxoten jarri bezala, Aratz-errekan ere fitoarazketarako gunea jarri dute. Fitoarazketan uretako landareek hartzen dute parte, prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez hondakin-uretan dauden elementu kutsagarriak murriztu edota desagertaraziz.

Leer más

'Administrazio publikoekiko harremanak' ikastaroan izena emateko epea zabalik da

'Administrazio publikoekiko harremana' ikastaroa izango da abenduaren 12an,  Basazabal Formazio zentroan. Dagoeneko eman daiteke izena 943 54 79 83 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. era idatzita.  

Leer más

Aitor Exposito azpeitiarrak egingo du San Sebastian Eguneko karroza

Azpeitiko Udal Festa Batzordeak aurreratu duenez, Aitor Exposito Ibarmia izango da 2019ko haurren danborradako karrozaren egilea.

San Sebastian egunean Azpeitiko kaleak igaroko dituen karrozaren gaia 'Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta' izango da. "Proposatutako gaia modu egoki, profesional eta eguneratuan aurkeztu" duela azpimarratu nahi izan dute epaimahakideek. Modu honetan, irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du.

Bukatzeko, Udalak proiektua aurkeztu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, egindako ahaleginagatik eta lehiaketan parte hartzeagatik.

Leer más

Euskararen Eguneko Adierazpen Instituzionala

Atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean, Azpeitiko Udalak Akoba-n adostu eta onartutako adierazpenarekin bat egin zuen. Adierazpena onartuz euskararen normalizazioan "bide komunak eraikitzeko konpromisoa" adierazi nahi zuela adierazi zuen Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak. Horretaz gain, "politikan eta administrazioan ere euskaraz egin daitekeela erakustea dagokigu guri", gaineratu zuen. 

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information