wrapper

Otsailaren 2ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko otsailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bere-ziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2015eko abenduaren 29an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Loiolako Turbina etxea zegoen lursailaren erabilerarako hitzar-mena behin betiko izaeraz onartzea.

3.- Azpeitiko udalaren, kulturzale kultur elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko kulturgunea kooperatiba elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, 2016. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko gaia, mahai gainean utzi da hurrengo bilkura arte.

4.- Trafikoko buruzagitza nagusiaren, Euskal Autonomia erkide-goko administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.

5.- Azpeitiko Ingurugiro etxeko Xaguxatar parkeko egokitze lanen izaera berezia, eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobaria onartzea.

6.- 2016ko ekitaldirako aurrekontuan jasota dagoen %1eko soldaten igoera onartzea.

7.- 2012. urteko aparteko ordainsariari buruz, epaitegiak 2013ko urriaren 29an emandako ebazpenaren deuseza dela aitortu ondorengo erabakia-ren berrespena, eta bere garaian sortu zen funtsa bertan behera uztea.

8.- Azpeitiko herrian formakuntza bultzatzeko, Deustoko Unibertsitatearen kurtsoak emateko hitzarmena sinatzea.

9.- Lapatx zabortegiaren egoera azaltzea.

Ez dago galdera edo erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea