UDALBATZA OSOAK 2014KO AZAROAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2014ko azaroaren 4an, Uda-letxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi guztiak bertaratu dira, bat ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Azpeitiko Udalak ekainaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Ostalaritza eta aisialdiko jardue-retan arituko diren establezimenduak jartzea arautuko duen udal-ordenantzaren hasierako onarpena.
3.- Basarte eremuko urbanizazioa finantzatzeko Azpeitiko eta Azkoitiko udalen arteko hitzarmena.
4.- Udalaren lan-poltsak kudeatzeko irizpideak.
5.- Azpeitiko Udalaren eta Bertan Merkataritza elkartearen arteko hitzarmena onartzea.
6.- Ezkerretegi baserriko partzelan ostalaritza jarduera sortu ondoren bide publikoa egokitzeko hirigintzako hitzar-mena onartzea.
7.- 2015. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketa onartzea: Azpeitiko Euskara Patronatuko zerbitzuengatik or-daindu beharreko tasak.
8.- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobaria: Loiolako Santutegian gas instalazioa.
9.- Ez dago galdera edota erregurik.