wrapper

Azaroaren 8ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko azaroaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko urriaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Artzubia etorbidea, Jose Artetxe kalea eta Ildefonso Gurrutxaga kaleak inguratzen duten plazari izena ematea: Balentina Agirre Elorza.

3.- Kasu bakoitzean zehaztuko den interes orokorra dela eta, eraikuntza, instalazio eta obran gaineko zergaren hobaria ebaztea:

- IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI ikastetxean egindako lanak.
- Arrite SLk Erdikale 17-19 orubea berreraikitzea.
- Azpeitiko Basarte eremuan Ormola SL enpresaren kokapena.

4.- Euskarazko Toki Hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak:
- Urola Kostako HITZA.
- Uztartzen Euskara Elkartea - UZTARRIA.
- ERLO telebista.

5.- Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren baitako adierazpena.

6.- 2016ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea