wrapper

Hezkuntza

Hezkuntza da pertsona orok (haurrek nahiz helduek) gaitasunak eta trebetasunak garatzeko eta gizartean modu aktiboan parte hartzeko bitarteko nagusia.

Hezkuntza-eskubidearen bidez, beste eskubide batzuez goza daiteke; besteak beste, iritzi- eta adierazpen-askatasunerako eskubideaz eta parte hartzeko eskubideaz (Hezkuntza-eskubidearen Errelatore Bereziaren txostena, 2004/12/17).

Azpetia herri hezitzaileen sareko partaide da.

Herri hezitzailea hezkuntza ulertzeko filosofia bat da. Egun, hezkuntzaren ardura guztia familia eta eskolaren esku uzten bada ere, geroz eta argiago daukagu, hezkuntza askoz eremu zabalago batean ematen den, eta bizitza osoa irauten duen prozesu bat dela (eta ez haurtzaroan hasi eta amaitzen den prozesua).

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea