wrapper

Euskera Sub ES

Lan mundua euskalduntzeko zerbitzua

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko zentro teknikoa da. ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzea.

Enpresak planik egokiena eduki dezan, hauek dira eman beharreko urratsak:

1. ELEGUNEk enpresaren diagnostiko zehatza egiten du.
2. ELEGUNEk helburu konkretu batzuk proposatzen dizkio enpresari.
3. Enpresak komeni zaizkion helburuak eta erritmoak finkatzen ditu.
4. ELEGUNE helburu horiek betetzeko lanean jartzen da enpresarentzat.

Zerbitzuak

Informazioa, orientazioa eta aholkularitza:
Euskara-planei buruzko informazio argia eta zehatza.

Euskara-planak:

Diagnostikoa: enpresaren hasierako egoera zein den zehazteko.
Diseinua: hobetzeko arloak identifikatu eta hauek hobetzeko proposamena aurkezten da. (Helburu estrategikoak, urteko gestio-plana).
Inplementazioa: helburuak lortzeko, ekintzak abian jartzen dira:
Itzulpen-zerbitzua / testuen zuzenketak.
Formazioa / trebakuntza.
Euskarazko baliabide informatikoak.
Euskarazko baliabideen bilduma: idatzi-ereduak, gaikako hiztegiak…
Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa. (adierazleen neurketa)
Hizkuntza irizpideak finkatzea: hizkuntza-politika.
Ahozko erabileraren neurketak.
Ziurtagiriak lortzeko aholkularitza eta laguntza.

Elegune zerbitzuaren informazio gehiago. 

Harremanetarako

Perdillegi, 1
943 81 45 18
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea