- RESPONSABLE POLÍTICO
Miren Arrieta - RESPONSABLE TÉCNICO
Malen Aldalur Azpillaga - DIRECCIÓN
Enparantza Nagusia, 5 - TELÉFONO
943 15 79 28 - CORREO ELECTRÓNICO
parekidetasuna@azpeitia.eus
- 28/09/2023
Matazak, Azpeitiko emakumeei buruzko memoria ariketa, ibilbide batean jasoa
Gaurkoan, memoria ariketa baten emaitza aurkeztu du Azpeitiko Udalak: Matazak proiektua. Urte luzez mamitu eta ondutako lana izan da, emakumeen memoria kolektiboa jasotzera eta zabaltzera datorren ariketa. Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga alkateordeak azaldu dutenez, “bigarren maila batean” geratu izan da emakumeek gizartean, ekonomian, politikan nahiz beste arlo askotan egindako ekarpena. “Bide luzea dago egiteko emakumeen oroimen historikoaren bueltan, eta, bide horretan, urrats bat gehiago egin nahi izan du Azpeitiko Udalak”, adierazi dute. Aurkezpenean izan dira Malen Aldalur Parekidetasun teknikaria eta Ione de la Cruz Emakume Txokoko dinamizatzailea ere.
- 28/09/2023
Noka praktikatzeko aukera
Gizonen arteko elkarrizketetan, hika aritzea da ohikoena Azpeitian. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, emakumeen arteko solasaldietan edo emakumeen eta gizonen artekoetan. Izan ere, tokaren aldean erabilera txikia du nokak.
Horren harira, nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko beharra ikusi du Udaleko Euskara Mahaiak. Premia horretatik abiatuta, HIKAstaroa antolatu dute elkarlanean Udal Euskaltegiak eta Azpeitiko Emakumeen Txokoak. Noka aldaera ikasi edo praktikatu nahi duten guztiei dago zuzendua, emakume zein gizonei.
Leer más- 28/09/2023
Larunbat arratsaldean emakume skaterren erakustaldi irekia izango da
Argazki lehiaketa izango da arratsaldeko beste ekitaldietako bat; argazki kamera edo mugikorra erabili ahal izango dira argazkiak ateratzeko; han bertan azalduko dute zein izango diren arauak.
Leer más- 21/09/2023
Skate ikastaroan izena emateko epea zabalik da
Azpeitiko Udalak Emakume Txokoko ekintzen baitan, Skate ikastaroa eta ikuskizuna antolatu ditu irailaren 30erako. Ikastaroaren helburua, skateari buruzko iritziak eta ikuspegi anitzak partekatzea da. Skater estereotipoa aztertuko da eta kultura skater horretan, emakumeen papera zein izan ohi den aztertuko da. Gainera, skate parka,emakumen et feminismoz beteko da. Izen ematea, irailaren 27ra arte izango da zabalik Emakume Txokoan.
Leer más- 13/09/2023
Emakumeen ahalduntzerako ikastaro eta ekintzetan izen emateko epea zabalduko da astelehenean
Irailaren 18tik 29ra irekiko da Jabetze Eskolen zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze Eskolen baitan, zazpi ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste sei ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua eta beste hainbat zerbitzu eskainiko dira.
Leer más