wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Urrestillarako bidegorriaren bigarren faseko obrak epe motzean hasiko dira. 2018. urtea bukatzerako lehiaketa publikoa egin zuen Udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorria pasatzen den lurren desjabetza egiteko zain zegoen. Desjabetzeen prozesua aurrera doa eta Udalari lurrak obrak hasteko eragilgarri dituela jakinarazi dio. Udala hasi da lanak hasteko beharrezko diren gestioak egiten. 

Lehiaketa egina bazuen ere, desjabetzak egin bitartean obren kontratua ezin zuen legez formalizatu, eta horretan ari da orain. 

Construcciones Moyua, Altuna y Uria, Campezo obras y servicios eta Urbycolan enpresen eskaintzak jaso ziren obrak egiteko, eskaintza teknikoki egokiena eta merkeena egin zuen Altuna y Uria enpresak irabazi zuen lehiaketa; obra zuzendaritza ere esleitua du Udalak. Obraren inbertsioa 1.009.672,40 eurokoa izango da (%21eko BEZ barne).

Bidegorri berria 1.550 metro luze eta oro har 3 metro zabal izango da. Bi fase nagusi ditu Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriak; lehen faseko obra, okindegi zaharretik Atxubiagako biribilgunera artekoa, udalari zuzeneaz zegokiona, iaz, uda aurretik, bukatu zen eta 195.539,90 eurotan esleitu zen lehiaketa publiko bidez. Bidegorria eraikitzeko idatzitako proiektua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Urola bailarako 5. ibilbidearen zati izango da.