wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Larunbatean, kaldereroen etorrerarekin hasiko dira aurtengo Karnabalak. Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak "ohiko karnabalak mantenduz, hainbat berrikuntza" izango dituztela festek aurreratu du. Aurkezpenean izan ditu Ainhoa Beristain zinegotziaz gain, Karnabaletan parte hartuko duten Udal Musika Bandako Unai Frantsesena, Joxe Mari Zelai danborradako konpartsako zuzendaria, Amaia Aranaga Itsasi dantza taldeko kidea, Jagoba Labaka Zezenbeltz elkarteko kidea eta Belen Zendoia, Veneziako inauterietako trajeekin osatutako erakusketaren egilea.

10 egun eskas falta dira karnabalak iristeko, baina giroa nabari da kalean. Han eta hemen, 10 erakusleihotan, Belen Zendoiaren Veneziako karnabaletako jantziak ikus daitezke. Gaur aurkeztu dituzte Azpeitiko karnabalak, eta larunbat honetatik bertatik hasita, hainbat ekintza izango dira. 

Berrikuntzen artean, aurten, haurrei zuzenduriko ekintzak desberdinak antolatu dira. Hala, martxoaren 2an, ohi bezala goiz eta arratsaldez tren txu-txua ibiliko da, eta arratsaldean, aurreztzako puzgarriak ere izango dira plazan. Egun horretan, 19:00etatik aurrera, Urrezko Aizkoraren binakako txapelketa ere izango da Izarraitz Pilotalekuan. 

Astelehen eta astearte karnabalean ere, haurrentzat ekintzak antolatu dira azoka plazan; igandean, DJa eta txokolatada izango dira 16:00etatik aurrera. Asteartean, berriz, Txiki Chez, haurrentzako sukaldaritza tailerra izango da: "Astelehen gauean ere Big Dancer taldea izango da. Hauek ikusgarriak omen dira. Panpin erraldoiekin izango dira kalean", gaineratu du Ibarzabalek. 

 

Erasoei aurre egiteko, arreta gunea

Azpeitiko Udalak, erasorik gabeko festak nahi ditu, eta horretarako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta formazio eskaintzen ditu urte osoan zehar. Hala ere, festa egunetan, bereziki eraso sexistei aurre egin asmoz, igande eta astelehen karnabalean, plaza txikian informazio eta arreta zerbitzua izango da.

 

EGITARAUA

OTSAILAK 23, larunbata

19:00etan Udal Musika Banda, Juan de Antxieta Musika Eskola, kalderero konpartsak, kalderero karroak astoekin eta parte hartu nahi duten azpeitiar kalderero guztiak elkartuko dira Arana Kalean. Kalderero konpartsa honako kaleetan ibiliko da: Bustinzuriko Errebala, Artzubiko Etorbidea, Zaharren Egoitza, Artzubiko Etorbidea, Goiko Kale, Plaza Nagusia, Enparan Kalea, ErdiKale, Elizkale, Donejakue eta amaiera Plaza Nagusian emango diote.

Geldiguneak honako hauek izango dira:
• Olazko Andre Mariaren Plazan
• Zaharren Egoitzan • Plaza Nagusian
• Perez Arregi plazan • Plaza Txikian
Abestiak: Trapu zaharrak eta Kalderero martxak

23:00etan Hezurbeltzak taldearen enamanldia Sanagustin Kulturgunean.


Otsailak 24, igandea
13:00etan UDAL MUSIKA BANDAK eta JULIAN BARRENETXEA ABESBATZAK Inauterietako kantuen emanaldia eskainiko dute, eta bide batez, emanaldi horretan bertan, argazki elkartekoek herriko inauteriei
buruzko proiekzioak azalduko dizkigute.
Sanagustin kulturgunean.


Martxoak 1, ostirala
18:30ean “EUSKAL INAUTERIEN JAIALDIA” Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak herriko kaleak euskal inauteriz bustiko ditu.
Irteera:18:30ean Olazko Andre Mariaren Plazan
Amaiera:19:30ean Plaza Nagusian
Ibilbidea: Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkale, Parrokia,
Etxezuri, Erdikalea, Eguzkitza, Plaza Nagusia.

Martxoak 2, larunbata

16:00etatik 19:30etara TREN TXU-TXUan ibiltzeko aukera izango dute herritar guztiek.Ibilbideari hasera emango zaio udaletxeko arkupetan eta herriko hainbat kale bisitatuko dira.
Ibilbidea: Udaletxeko arkupeak, Bustinzuriko Errebala, Arana Kalea, Auzarazako rotonda, Xanjuandegiko rotonda, Eroski, Karmelo Etxegarai Ikastola, Euskal Herria kalea, Xanjuandegiko rotonda, Jose de Artxetxe kalea, Artzubiko rotonda, Foru Ibilbidea, Tren Museoa, Urola Kalea, Ibai Ondo kalea, Enparan Dorretxea, Foru Ibilbidea, Artzubiko rotonda, Goiko Kalea eta bukaera Plaza Nagusian.
16:00etatik 20:00etara HAUR PARKEA Plaza Nagusian. Moduloak: puzgarriak: “Sacabolas Bungee”, “Mickey” eta “Goofy”, Asti ibili eta salto egin eta jolas errazak 16:30ean DRAGOI BOLA: BROLY zinea euskaraz gaztetxoentzat
19:30ean EL REY filma helduentzat

IZARRAITZ PILOTALEKUAN:
19:00etan
- URREZKO AIZKOLARIEN BINAKAKO TXAPEKETA FINALA
- AIZKOLARI BINAKAKO GAZTE-MAILA TXAPELKETA FINALA
- HARRIJASOTZEILEEN BI HARRI TXAPELKETA FINALA
- EMAKUME AIZKOLARIEN FINALA


Martxoak 3, igandea: ELEGANTEEN PASIERA


09:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen DIANA.
11:30ean DIANA Udal Musika Banda eta ZIEKOKO GAITEROAK INCANSABLES txaranga herriko kaleetan zehar.
12:00etan XXXX. SOKAMUTURRA ARGAZKI LEHIAKETA “IMANOL ELIAS” SARIA Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta eta SOKAMUTURRA, Plaza Nagusian. Ganadutegia: Lopene
12:30ean ELEGANTEEN PASIERA ITSASI taldearekin: ARTZAI-IÑUDEAK danborjoleekin, aurtengo sansebastianetako karroza ikusgarria, ZIEKOKO GAITEROAK eta JUAN DE ANTXIETA MUSIKA ESKOLAko
txistularien donuak kaleetan zehar INCANSABLES TXARANGAren laguntzarekin.
12:30etik 15:00etara Herriko kaleetan INCANSABLES TXARANGAren emanaldia.
16:15ean SOKAMUTURRA. Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.

16:30ean, Sokamuturrra, Ganadutegia: Lopene

19:00etatik 23:00era, Rock-a kalean. Elektrotxarangaren emanaldia, herriko kaleetan eta plazan. 

19:30etatik 23:30era, Gau-erdi txarangaren emanaldia. 



Martxoak 4, astelehena: ASTELEHEN KARNABALA
11:00etan SOKAKO ZEZENA Erdikalean eta ZEZEN TXIKIAK eta PONIAK Plaza Nagusian. Ganadutegia: Arno
12:30ean Herriko Erraldoi eta buruhandiak irekiera emanez...  Mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat KANTU KOLORE taldearekin dantzaldia, eta GOZOKIAK, Plaza Nagusian.
16:00etan Haur eta Gaztetxoentzat DJ festa eta Txokolatada Azoka Plazan.
16:15ean ZEZENAREN IRTEERA girotzeko, Izarraitz Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte.
Ondoren, Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.
16:30ean SOKAMUTURRA. Ganadutegia: Lopene
19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.
UROLATARRAK TXARANGA kaleetan zehar.
23:30etik 02:30era IILARGI BELTZA taldearekin dantzaldia
Plaza Nagusiko kioskoan.
24:00etan BIG DANCERS PANPIN ERRALDOIAK, LOS
PASAI TXARANGA eta KOLPEZ BLAI PERKUSIO TALDEEN emanaldiak kaleetan zehar.
24:30ean Itsasi taldeko TTUNTTURROAK.
HELDUEN MOZORRO LEHIAKETA.
01:30ean MOZORRO LEHIAKETAREN sari banaketa udaletxeanBanakakoak:
1. saria: 200€
2. saria: 150€
3. saria: bi afari
Taldekoak:
1. saria: 800€
2. saria: 700 €
3. saria: 500 €
4. saria: afariak
Inauteri giro onena duen tabernari: lau afari

 

Martxoak 5 , asteartea

02:00etan LOS PASAI TXARANGAren emanaldi bikainak, Plaza Nagusian eta kaleetan zehar.
06:15ean Musika Bandaren eskutik GOIZ-ERESIA.
06:45ean ZEZENAREN IRTEERA Izarraitz Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta.
07:00etan SOKAMUTURRA. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
12:00etan Herriko Banda Gaztearen KALEJIRA.
16:00etan HAUR ETA GAZTETXOENTZAT TXIKI CHEF TAILERRAK. Azoka Plazan.
16:15ean ZEZENAREN IRTEERA Izarraitz txistulari taldeak, herriko banda gazteak girotuta. Izarraitz Txistulari Taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
16:30ean SOKAMUTURRA. Ganadutegia: Arno
18:30ean IRULITXA TXARANGA kaleetan zehar.
20:00etan 2019ko INAUTERIEI AMAIERA emanez SUZKO ZEZENA Plaza Nagusian, IRULITXA Txarangaren laguntzarekin.