Urtero gisa, Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan karnabal giro onena duen tabernak ere saria jasoko du. Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek, aurrez, izena eman behar dute. Gaurtik otsailaren 28a bitartean egin dezakete parte hartu nahi dutenek, Kultura Sailean (943 157 068). Udalak tabernak ere disfrazatu eta festaren parte izatera animatu nahi ditu lehiaaketaren bidez. Sarituak, 4 lagunentzako afaria irabaziko du.