wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iazko apirilean Txoribox edo txorientzako habi kutxak egiteko tailerra egin zen Ekogunean. Hala, kutxak egin eta hainbat zuhaitzetan jarri zituzten saioan parte hartu zutenek. Aurten, kutxa horietan arrautzarik jarri ote duten edo txitarik ba ote dagoen begiratuko dute. Horretan ari direla, ordea, inguruko landareak eta beste txori edo animaliak ikusteko aukera ere izango dute, hainbat tresna erabiliz. 

Ekintza hori, Ekoetxeak antolatzen dituen familientzako ekintzen baitan antolatu da, eta doakoa izango da. Hala ere, aurrez izena eman behar da saioan.

Ikastaroaren inguruko informazioa

Eguna: Apirilaren 28an, igandea

Ordua: 11:00etatik 12:30etara.

Nori zuzendua: 6 urtetik 12 urtera bitarteko umeei eta beraien familiei

Aurrez izena eman behar da: Apirilaren 26ra bitartean, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo 943 81 24 48 telefonora deituta

Plaza mugatuak