wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak etxebizitza behar desberdinei erantzun asmoz, molde berriko etxebizitzak definitu eta egiteko prozesua abian du. Hala, lehen bileraren ostean, prozesuan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki zuen. Apirilaren 30ean bukatuko da izena emateko epea.

Azpeitiko Udalak etxebizitza beharrari erantzuteko hainbat eskaintza egin ditu azken hilabeteotan. Hala, babes ofizialeko zein etxebizitza tasatuen eskaintza zabala egin du. Horretaz gain, esklabetan Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz egingo diren alokairu sozialeko etxebizitzen egitasmoaren berri ere eman izan du.

Egindako eskaintzaz gain, ordea, Azpeitian beste modu batera bizitzeko dagoen nahi eta behar bati erantzun asmoz, Azpeitia, elkarrekin bizi! egitasmoa garatzeko prozesu parte hartzailea jarri du abian. Prozesu horren helburua da molde berriko etxebizitza batean bizitzeko gogoa dutenen artean, etxearen diseinua egin eta definitzea.

Izan daitezke etxebizitza komunitarioak, kooperatiboak, gazteentzat, helduentzat, familientzat…. Aukerak aztertu eta parte hartzaileen artean adostu, definitu eta diseinatzea da helburua.

Izen ematea
Prozesua irekia izango da, interesa duen edonork har dezake parte. Etxebizitzen diseinuan parte hartu nahi dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (1. solairua), 943 15 72 00 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita eman dezakete izena, apirilaren 30a bitartean.