Badira hainbat urte Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean herritarren formaziora bideratutako hainbat jardunaldi eta ikastaro antolatzen dituela. Bi erakundeek duten hitzarmenaren eta konpromisoaren baitan, bost ikastaro antolatu dituzte urtea bukatu bitartean: "Badira 3-4 urte Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean ikastaro eta jardunaldiak antolatzen ditugula profesional zein gaian interesa duten norbanakoentzako, eta asmo horrekin antolatu dugu oraingo eskaintza ere ", adierazi du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak. Formazioan Udalak apustu berezia egiten duela ere azpimarratu nahi izan du: "Herritarren formazioarako bideak ireki ditugu unibertsitate eta eragileekin hitzarmenak eginez. Basazabaleko formazio zentroa ireki genuenetik hemen biltzen dugu eskaintza guztia".
Joseba Doistua Deustuko Unibertsitateko ordezkariak formazioan Azpeitiko Udalak egiten duen apustua jarri nahi izan du balioan: "Gure unibertsitatearen helburu herrietara iristea da, eta guretzat, gure oinarriak hemen egonda, oso garrantzitsua da Azpeitian formazio eskaintzea. Horrez gain, ordea, Azpeitiko Udalak profesionalentzat zein gaian interesa duten norbanakoentzat eskaintzen eta tartekatzen ditu jardunaldi eta ikastaroak, eta apustu sendoa dela uste dut. Pertsonaren garapenetik etortzen da herrietako aurrerapena".
Izen ematea zabalik
Ikastaro denak ostiraletan izango dira, 9:00etatik 14:00etara.
Ikastaro guztiak Basazabal Jauregian izango dira, eta izena emateko bertara hurbildu zaitezke, e-mail bat bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo deitu 688 845 118 telefonora.
Ikastaro bakoitzaren prezioa 6,75€ izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8,10€ gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da.
IKASTARO ESKAINTZA
ADIMEN EMOZIONALA ENPRESARA APLIKATUTA: LIDERGOA ETA TALDEEN KUDEAKETA
Noiz: Urriak 25
Liderra lantaldeko emozioen birmoldatzailea izan behar da printzipioz. Liderrak taldeko kideen emozioak irakurtzen eta aprobetxatzen jakin behar du, laneko giro egokiagoa sortzeko. Bilerak, talde-lana eta gatazken kudeaketa egoki kudeatzeko arauak ere ezarriko dira.
ENPRESEN LEGE ARLOAK. OINARRIZKO ESPARRU JURIDIKOA
Noiz: Azaroak 8 eta 15
Negozio guztiak daude esparru juridiko bati lotuta. Esparru hori ondo ulertu eta zuzen aplikatu behar da, eta ezagutu egin behar dira esparru horretan hartzen diren erabakien zer ondorio dakarten. Edozein enpresa erakundek duen betebehar juridikoa aztertuko da.
GIZA BALIABIDEAK ERAKUNDEETAKO PERTSONEN ZUZENDARITZA
Noiz: Azaroak 22 eta 29
Tituludunek gai izan behar dute giza baliabideetako politikak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, ikuspegi estrategiko eta oso batetik, egoera bakoitzerako egokienak diren tresnak aukeratuz eta aplikatuz. Lan harremanei eragiten dien inguru juridikoa ere ezagutu beharko dute.
ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIKO HARREMANAK
Noiz: Abenduak 13
Enpresa eta administrazio publikoen arteko harremanen esparruan ezarrita dauden mekanismo nagusiak aztertuko dira. Kontratu Publikoen Legeari eta enpresaren esparruko dirulaguntzen oinarrizko arauei dagokienez.