wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Marter Caixabankeko pilota partidua izango da uztailaren 17an, 22:15etik aurrera, Izarraitz Pilotalekuan. Dagoeneko sarrerak salgai dira bi plataformaren bidez, 25€an: entradium eta proticketing.


Izarraitz pilotalekuak, beste behin, esku-pilota profesionaleko jaialdia hartuko du. Alberdi eta Egiguren V.a herritarrak, elkarren aurka ikusteko aukera izango dute pilota zaleek beste behin. Alberdi eta Larunbek egiguren V.a eta Ladis Galarza izango dituzte aurrez aurre.

Partida estelarrean, berriz, Ezkurdia eta Arangurenek osatutako bikotea Altuna III eta Imazen aurka arituko dira norgehiagoka.


Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude webgunean. Kantxako eta palkoko sarrerek 25€ balio dute. Sarrerak Izarraitzeko lehiatilan eskuratu nahi dituztenek, egunean bertan 18:00etatik aurrera izango izango dute aukera.


Egoera dela eta, prebentzio neurriak bete beharko dituzte ikusleek eta aforoa ere ohi baino txikiagoa du. Horretaz gain, ikusleek eserita ikusi beharko dituzte pilota partidak, eta ezarritako distantziak mantendu beharko dituzte.