wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko zein eskualdeko enpresa sortu berriei edota jarrera ekintzailea dutenei baliabideak eskuragarri jarri, ikusgarritasuna eman eta babesa eskaintzen dien gunea da KLINK. Oraingoan, Klink ataria prestatu berri dute, interesa dutenek kontsultatzeko.

KLINK programa, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak eta Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteak sustaturiko egitasmoa da eta bere helburu nagusia, Urola Erdiko ekintzailetza sustatzea da.


Horretarako, helburu desberdinekin eskaintzen diren baliabideak hiru ataletan bereizten dira;

1. KLINK Bide: ekintzailearen ibilbidean bidelagun izatea du helburu. Horretarako, enpresa kudeaketarako erremintak eskura jarri eta enpresa sortu ondorengo hiru urteetan jarraipen zerbitzua ematen da.

2. KLINK Atari: ekintzailea eta honek sortutako enpresa berriari ikusgarritasuna ematea du helburu. Horretarako, ekintzaileak komunikazio era desberdinetan ezagutzera emango dira; ikastetxeetako sentsibilizazio saioetan, elkarrizketetan, sare sozialetako difusioan, e.a.

3. KLINK Gune: ekintzaileak elkarren artean kezkak zein ideiak partekatzeko edota beraien arteko sinergiak sortzeko espazioa da. Horretarako, kafe tertuliak eta intereseko jardunaldiak antolatzen dira.