wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bizilagunek egindako hainbat zuzenketa egiteko faltan, Garmendi 9-13 etxeatarien arteko urbanizazioa berrituta dago. Datozen asteotan egingo dira falta diren azken konponketak.


Iazko abuztuan abiatu zituen udalak Garmendi auzoko 9 eta 13 etxeatarien ingurua eta bidegorrirako sarbidea egokitu eta irisgarriago eginez, herritarren bizi kalitatea hobetzeko obrak. Lanak Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresak egin ditu eta  248.101,51 euroko inbertsioa egingo du udalak ingurua berritzeko. 

Obra horien bidez, inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetzean inguruko irisgarritasuna ere hobetu da, eta horrek eragin zuzena du herritarren egunerokoan. Horretaz gain, bidegorrirako sarrera irisgarriagoa izatea lortu da eta estoldura ere berritu da. 

 

Obrak, irudietan

IMG 2004

IMG 2009

IMG 2011

IMG 2014

IMG 2015