wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

​ Azpeitiko Udalak, udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra izango du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan bihartik uztailaren 13a bitartean. Hautaketa prozesuan kontuan hartuko dira: euskararen ezagutza, langabetua izatea eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.


• Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

• Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

  • Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
  • Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
  • Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

• Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) NAN fotokopia
b) Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

d) Eskaera orria beteta

*Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.