wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren ikasturtean, urritik ekainera bitartean Azpeitiko Udalaren bidez ikastaroa eskaini nahi duten norbanako zein elkarteek ekainaren 2a bitartean izango dute beren proposamena aukezteko epea. Interesatuek txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroen helburua, edukiak, metodologia, iraupena, egutegia (egun eta ordutegi proposamenarekin), prezioa, eta nori zuzenduta dagoen zehaztuz. Beharrezko lokalaren ezaugarriak ere azaldu beharko ditu. Eskaerei Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko zaie sarrera erregistroa. 

Urtero bezala,udalak dei egiten die, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenei, proiektua aurkeztera. Aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:Batzorde teknikoak erabakiko du zein ikastaro onartu eta zein baztertu. Batzorde tekniko hori parekidetasun teknikariak, hezkuntza teknikariak eta Gizarte Zerbitzuko teknikari arduradunak osatuko du. Aukeraketa egiteko garaian irizpide hauek hartuko dira kontuan:


• Ikastaroa emateko esperientzia izatea.
• Hezkuntza sailaren iritziz, programa honetan eman diren ikastaroen arrakasta.
• Ikastaroa eskaintzeko malgutasuna aurreko urteetan parte-hartzaileak egindako eskaerak kontuan izanik.
• Ikastaroaren jarraikortasuna.
• Ikastaroak eskaintzen dituen onurak partehartzaileentzat (baloreak eta printzipioak). Inolaz ere ez dira kontuan izango berdintasunaren aurkako eskaintza baztertzaileak.
• Ikastaroak sormena eta berrikuntza bultzatzea.

Aurkeztutako eskaerak irizpide horien arabera erabakiko dira, eta behar bezala arrazoituko dira. 

Udalak betebehar hauek eskainiko dizkie:


• Ikasturte hasieran herritarrei ikastaroen berri emango die urte bakoitzean zehaztuko den bitartekoen bidez.
• Ikastaroa eskaintzeko egokia izango den lokal baten erabilera lagako dio.

Ikastaroa emango duenak betebehar hauek izango ditu:


• Lokala txukun mantentzearen ardura izango du.
• Ikasleen zerrenda aurkeztu beharko du udaletxean.
• Ezingo du inolako produktu edo zerbitzurik saldu.
• Udalak utzitako lokala beste batekin partekatzen badu, bestearen materiala errespetatu eta gunea garbi mantendu beharko du.
• Edozein arazo sortuz gero, abisua emango du.