wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

2.000 dei baino gehiago egin dira boluntarioen bidez, eta hainbat herritar ari da udalaren laguntza
Alarma egoera ezarri zenetik, zaurgarrienak izan daitezkeen herritarren egoera ezagutzeko 2.000 dei baino gehiago egin dira, eta 200 pertsona ingururi ari da udala zerbitzuak eskaintzen. Lan hori egiteko, udalaren deiari erantzunez 136
70 urtetik gorako herritarrei deituko zaie beren egoeraren inguruan galdetu eta asistentzia
Azken egunotan, osasun publikoa, eta batez ere, adinekoen eta patologia desberdinak dituzten herritarren osasuna eta egoera pertsonala dira lehentasun eta kezka nagusi Azpeitiko Udalean. Bide horretan, neurri desberdinak hartzen ari da Udala:
600.000€ko urgentziazko udal diru-laguntza norbanako, familia, merkataritza establezimendu txiki
Martxoaren 14ko 463/2020 Errrege Dekreturen bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu da. Alarma egoera horrek zuzenean eragiten dio Hego Euskal Herriari, eta zehazki, Azpeitiko herriari. Hasierako neurrien
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa es
udal tramiteak1
denonartean
Zaintzaileen eta erizainen premiazko lan-poltsetan izena emateko epea zabalik da

Zaintzaileen eta erizainen premiazko lan-poltsetan izena emateko epea zabalik da

COVID 19 birusaren pandemiak sortutako alarma egoeraren baitan, adinekoentzako zentroetan eta gainerako zentroetan zaintza eta erizaintzarako giza baliabideak indartzeko beharra sortu da. Hori dele eta, zaintzaile eta erizainen premiazko lan poltsa osatzeko ezohiko prozesuak abiatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan-poltsetan izena emateko epea zabalik da eta astero eguneratuko dituzte izen emate berriak sartzeko. Sortutako lan-poltsak COVID19ak sortutako egoerak irauten duen bitartean izango dira indarrean.  Leer más
Alarma egoeraren inguruan ezarritako hainbat irizpide

Alarma egoeraren inguruan ezarritako hainbat irizpide

15 egun dira alarma egoera ezarri zenetik. Hala ere, asko dira herritarrei beren egunerokotasunean sortzen zaizkien zalantza eta dudak. Asko, herritarren zirkulazioaren ingurukoak izan ohi dira, eta hemen bildu ditugu ohiko galderen inguruko irizpideak. Leer más
Eguneroko kaleen garbiketa eta desinfekzioa indartu dira, Koronabirusa dela-eta

Eguneroko kaleen garbiketa eta desinfekzioa indartu dira, Koronabirusa dela-eta

Azpeitiko Udalak arrisku handieneko espazio publikoak desinfektatzeko lanak jarri ditu abian, eta egunero desinfektatuko ditu alarma egoera honek irauten duen bitartean herritarrak ibiltzen diren guneak. Herritarrek espazio publikoan ibiltzeko duten debekua kontuan hartuta (baimendutako jardueretarako bakarrik), udalak arrisku handieneko eremuak zehaztu ditu, eta horiek egunero desinfektatuko ditu hipokloritoarekin. Kaleak, denda inguruak, anbulatorio aurrea, autobus geltokiak, aulkiak, pasabideak... eta bereziki barandila eta hondakinen edukiontziak desinfektuko dira. Leer más
Etorkinei deika ere ari da boluntario sarea, informazioa eta babesa eskaintzeko

Etorkinei deika ere ari da boluntario sarea, informazioa eta babesa eskaintzeko

Azpeitiko Udala eta boluntario sarea Azpeitira bizitzera etorritako etorkinei deika hasi dira. Dei horien helburua da pertsona horiei beharrezko informazioa ematea eta koronabirusaren inguruko prebentzio zein konfinamendu neurriak ezagutzen dituztela bermatzea. Hain zuzen, herriko pertsona babesgabeenei begira ari dira lanean boluntarioak, eta ildo horretan, garrantzitsua ikusi dute etorkinak behar bezala informatzea. Izan ere, informazio-sare, ohitura, hizkuntza… desberdinak izan ditzakete pertsona horiek; askok egoera sozial konplikatua bizi dute, sorterritik eta familiarengandik urrun daude, eta herritar bezala, haiek ere babesteko, informazioa berme guztiekin helarazi behar zaie. Horretarako, hainbat herrialdetako boluntarioak ari dira deiak egiten, eta guztien artean saiakera egiten ari dira hainbat hizkuntzatan pertsona horiengana hurbiltzen, hartzaileak ahalik eta erosoen senti daitezen. Leer más
Udal zergen ordainketa atzeratuko da irailaren 15era

Udal zergen ordainketa atzeratuko da irailaren 15era

Gaur goizean egin den ez ohiko eta presazko plenoan, udal zergen ordainketa atzeratzea erabaki du Udalak aho batez. “Bizi dugun egoerak herritarrengan sor ditzaken zailtasunen jakitun, eta laguntza eskaintzeko helburuarekin, ordaintzeko epean dauden udal zergen atzeratzea erabaki dugu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Horretarako, 2020 ekitaldiko Zergen Egutegi fiskala aldatzea onartu dute. Hala, apirilaren 1etik maiatzaren 25era bitartean ordaindu beharreko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea irailaren 15era arte luzatu da. Horrekin batera, estalgarrien eta espazio publikoaren okupazioren inguruko tasen ordainketa ere irailaren 15era arte luzatu dute. Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information