- 21/02/2024
Markesina berriak jarriko dituzte Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokietan
Egoera txarrean zeuden bi autobus geltokiak, eta aste honetan kenduko dituzte. Berriak, berriz, datorren astean jartzea aurreikusten dute. Bien bitartean, karpa bat eta eserleku bat jarriko ditu udalak geltokietan, jendea aterpean egon dadin autobusaren zain. Leer más- 19/02/2024
Energia fakturak ulertzen laguntzeko tailerra egingo dute asteazkenean
Herritar askorentzat nahasgarriak izaten dira argindar eta gas fakturak, kosta egiten baita faktura horietan ageri diren kontzeptu batzuk ulertzea. Fakturak ondo ulertzea, ordea, beharrezkoa da norbere kontratu eta kontsumoei buruzko erabaki zuzenak hartzeko. Leer más- 15/02/2024
Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena Lilatoirako autobusean
Martxoaren 3an izango da Lilatoia, Donostian, eta Azpeitiko Udalak autobusa antolatuko du joateko. 08:30ean aterako da anbulatorio aurretik; itzulerako autobusa, berriz, 14:00etan izango da Donostian. Leer más- 12/02/2024
Azpeitiko Udalak dei egiten die herritarrei arratsaldean izango den elkarretaratzean parte hartzera
Azpeitiko herriak ez du indarkeria matxistarik onartzen. Horregatik, atzo gure herrian izandako sexu erasoen berri izan ostean, eta arreta egokia bideratu zaiela ziurtatu eta gero, Azpeitiko Udalak erabaki du inauterietako programazioa bertan behera uztea eta elkarretaratzera deitzea gaur, 18:30ean, plazan. Leer más- 09/02/2024
Karnabaletako hainbat ekitaldi, eguraldiaren mende
Eguraldi iragarpenen arabera, euria egingo du gaur arratsaldean, eta Euskal Inauterien jaialdia Izarraitz pilotalekuan egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako ikasleek. 18:30ean hasiko da ekitaldia, baina euririk ez badu ari, aurretik (18:00etan elkartuta), kalejiran joango dira San Martin egoitzatik pilotalekura. Leer másPróximos eventos
29
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan