- 19/01/2021
Danbor jotze sinbolikorako argibideak
Urtarrilaren 19 eta 20an, ez da festarik izango Azpeitian. Osasun alarma egoera dela eta, sansebastianak ospatzeko baldintzarik eta aukerarik ez dagoela ikusita, Azpeitiko Udalak eta danbor taldeek bi ekintza sinboliko egitea erabaki dute.
Leer más
- 16/01/2021
'Amamaren danborra' dokumentalaren grabaketa, irudietan
Hilabeteetako lan ezkutuaren ostean, asteartean estreinatuko da Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala. Bertan, duela 40 urte lehen aldiz emakumeak irten zirenetik gaur egun arteko ibilbidearen inguruko istorioak biltzen dira. 22 herritarrek lehen pertsonan kontaturiko bizipen eta testigantzak bildu dira bertan. Grabaketek emdakoa irudietan bilduta duzu, ikusgai hemen.
Leer más
- 13/01/2021
Danborra jotzen irten zuten lehen emakumeen ausardia errekonozitzeko dokumentala estreinatu eta balkoietatik danborra jotzea adostu dute Udalak eta danbor taldeek
Sansebastianak ospatzeko osasun baldintzarik ez badago ere, sansebastian daten baitan hainbat ekintza egitea adostu dute Udalak eta danborradako taldeek. Aurten, gainera 40 urte betetzen dira emakumeek lehen aldiz danborra jotzen irten zirela, eta Paola Motok zuzenduta 'Amamaren danborra' dokumentala egin dute. Urtarrilaren 19an 19:00etan estreinatuko da; ondoren 00:00etan berdintasunaren alde balkoietatik danborra jotzeko deia egin dute.

- 08/01/2021
Hasi dira Covid 19aren aurkako txertoa hartzen San Martin egoitzan
Goizean 10:00ak aldera hasi dira Covid 19aren aurkako txertoa hartzen San Martin egoitzan. Gaur, 115 lagunek hartuko dute txertoa. Gaur hartu ez duten langileek datorren astean hartuko dute; guztira 140 herritarren hartuko dute.
Leer más
- 03/01/2021
Erregeen mezua, haur azpeitiarrei
Urtarrilaren 5ero, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Azpeitiko kaleetan elkartu ohi dira herriko aurrekin. Aurten, ordea, bizi dugun osasun alarma egoera tarteko, ongietorria antolatzen duten ikastetxe eta kultur eragileekin elkartuta, plazara ez etortzea adostu dute.
Urtarrilaren 5ean, herrian ikusteko aukerarik ez bada izango ere, Udalaren bidez herriko haurrentzat mezu bat bidali dute. Horretaz gain, urtarrilaren 5ean, ilunabarrean Xoxote inguruan izango direla adierazi dute, eta haurrei nola gerturatzen diren ikusteko begira egoteko esan diete.
Horretaz gain, beraiei zuzendutako gutunak jasotzeko postontziak ere jarri dira igerileku aurrean, anbulategi aurrean eta udaletxe azpian. Urtarrilaren 5 eguerdira arte izango dira, eta ondoren, Udala arduratuko da gutunak jaso eta iluntzerako Meltxor, Gaspar eta Baltasarri emateaz.
Leer más

- 30/12/2020
Urtarrilean iritsiko da Covid-19aren aurkako txertoa San Martin Egoitzara
Urtarrilaren 8an jasoko dute lehen dosia eta 29an bigarrena, dena ondo bidean bada. Egoilar eta langileek hartuko dute txertoa; guztira 140 herritarrek. “Gustura” daudela azaldu du Manolo Aizbitarte zuzendariak, txertoa aurrerapausoa izango delako. Nagore Alkorta alkateak bere esker ona azaldu nahi izan die hilabete guzti hauetan egiten ari diren esfortzuagatik.
Leer más
- 29/12/2020
Zuri-beltz, Kotoi eta Amenabar izan dira Erakusleiho lehiaketako irabazleak
Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketak baditu saridunak. Zuri-beltz dendak jaso du lehen saria, Kotoik bigarrena eta Amenabarrek hirugarrena eta herritarren saria.
Leer más
- 23/12/2020
Olentzero eta Mari Domingiren mezua, haur azpeitiarrei
Olentzero eta Mari Domingi pasa den ostiralean izan ziren herriko ikastetxeetan, haurrak agurtzen. Azken urteotan, abenduaren 24 eguerdian ere, plazan herriko haurrekin elkartzeko parada egin ohi dute. Aurten, ordea, ongietorria antolatzen duten ikastetxe eta kultur eragileekin elkartuta, bizi dugun alarma egoera aintzat hartuta, plazara ez etortzea adostu dute.
Hala ere, mezu bat bidali nahi izan diete herriko haurrei.
Leer másWarning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298