wrapper

Martxoaren 14ko 463/2020 Errrege Dekreturen bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu da. Alarma egoera horrek zuzenean eragiten dio Hego Euskal Herriari, eta zehazki, Azpeitiko herriari. Hasierako neurrien arabera, 15 eguneko iraupena izango du eta Espainiar Estatuko Administrazio nahiz Gobernu organo ezberdinak izango dira tokian-tokian hartu beharreko neurriak zeintzuk izango diren adieraziko dituztenak.

Eraginak eta ondorioak zehazki zerrendatu ez badaitezke ere hemen agerikoenak:

1. Hezkuntza zentroen itxierak duen eragina adin txikiko haurren zaintzari dagokionean
2. Erresidentzia, eguneko zentro eta adinekoen zaintzara bideratutako zentroen itxiera edota mugak eta horrek dakartzan ondorioak
3. Lantokien itxiera ofiziala dekretatu ez izanak kontziliazioan sortzen dituen arazoak
4. Komertzioen itxiera aginduak sortzen dituen galera ekonomikoak
5. Ostalaritzaren itxiera aginduak sortzen dituen galera ekonomikoak.
6. Neurri hauen aplikazioan, norbere eskubide nahiz askatasunetan ezarritako mugak, sorrarazitako gainontzeko galera eta egonezinak. Batez ere, egoera zaurgarrienean aurkitzen diren kolektiboetan.
7. Zeharkako bestelako ondorioak

Estatuko alarma deklarazioaren dekretuak eta lehendakaritzan jasotakoak ez dute aurreikusi hartutako prebentzio neurriak aplikatzeko inolako laguntza edo baliabide ekonomikorik: ezta egoera horrek sorrarazitako kalteen inguruko konpentsaziorik ere. Hori ikusirik, eta herritarren egonezinaren jakitun, neurri prebentiboak egoki aplikatzeko baliabideak jartzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Eta, aldi berean, sorrarazitako kalte ekonomikoen aurrean herritarrei erantzun egokia ematea. Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakunde publikoa eta gertukoena. Eta lehen erantzunak bertatik bideratzea da asmoa. Beti ere gainontzeko Administrazioek eremu honetan epe labur nahiz ertainean har ditzaketen bestelako neurrien kaltetu gabe.

BI DIRU LAGUNTZA LERRO

Azpeitiko Udalak erabaki du, urgentziaz, 600.000 euroko dirulaguntza lerroa bideratzea.

Zaintzarako laguntzak (300.000 euro). Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz 0-12 URTE BITARTEKO HAURREN ZAINTZARAKO eta MENPEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN EZ OHIKO ZAINTZAK SORTUTAKO eragozpenak arintzeko laguntzak

1. COVID-19aren ondorioz haurren edo dependentzia duten zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea (Kontratazio bakoitzeko, gehienez ere, 1.000€ko laguntza izango da, jardunaldi osoan)

2. COVID-19aren ondorioz haurren edo dependentzia duten pertsonen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoek sortutako kalteak konpentsatzeko laguntzak (laguntza 1.000€koa izango da hilabeteko, bizikidetza unitate bakoitzeko bat erreferentziatzat hartuz)

Komertzio txikia nahiz ostalaritzako establezimenduen eta antzekoen itxieraren ondorioz sorrarazitako KALTE EKONOMIKOEN eragina gutxitzeko laguntzak (300.000€)

 

1. Komertzio txiki nahiz ostalaritzako establezimenduen itxieraren ondorioz sorrarazitako KALTE EKONOMIKOEN eragina gutxitzeko laguntzak (gehienez ere, 1.000€ko laguntza izango da, hilabete bateko erreferentzia hartuta.

 

DIRU LAGUNTZAREN OINARRIAK

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian (www.azpeitia.eus) daude erakusgai, dirulaguntzak atalean.

Oinarriak

Egin eskaera elektronikoki

Eskaera orria

Bateragarria, beste laguntzekin
Goi erakundeek egoera honen aurrean laguntza eta neurriak iritsiko dira herritarrentzat eta eragile ekonomikoentzat. Udalak neurri horien zain egon gabe, itxaroteko baino ekiteko momentua delakoan, neurriak bideratzea erabaki du. Ezarritako prebentzio neurriak ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzea ahalbidetzeko momentua da. Erabaki azkarrak hartu eta herriarrei prebentzio neurri horiek egoki kudeatzeko baliabideak eskaintzea dagokio Udalari. Finean, baliabide publikoak, herriarenak diren baliabide ekonomiko nahiz humanoak herritarren eskura jartzeko unea dela uste du; orain inoiz baino gehiago.


Azpeitiko Udalaren baliabide guztiak egoera konplikatu honi erantzuteko bideratuko dira datozen asteetan. Horixe da herri moduan daukagun lehentasun bat eta bakarra. Herritarrak, eragile ekonomiko nahiz sozialak, maila ezberdinetako erakunde publikoak... bakoitzari bere ahalmenen arabera ekarpena egitea dagokio. Indarrak batu eta norabide berean lan egitea.


Horregatik, laguntza ekonomiko hauek beste erakundeetatik etor daitezkeen dirulaguntzekin bateragarriak eta osagarriak izango dira.