wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak

Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen ezaugarriengatik (igogailurik eta ganbararik ez, portal txikiak…) espazio arazoak izaten baitituzte auzotarrek. Bizilagunen beharrak ezagutzea izan zen atzoko bileraren helburua. Leer más
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean

Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte, baina igerilekuan jarriko dute bihartik aurrera. Udaletxeak baino ordutegi zabalagoa du igerilekuak eta jaiegunetan ere irekita egoten da. Gailua tokiz aldatuta, tramite horiek egiteko erraztasun gehiago eman nahi zaizkie herritarrei. Leer más
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria

Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria

Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Leer más
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan

Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Leer más
Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana

Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana

"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta herritarrek zein asmo eta beharrizan dituzten aztertu ondoren, hurrengo lau urteetarako agintaldi plana landu du. Leer más