- 15/01/2024
1.500 danbor jole baino gehiago aterako dira helduen danborradan, eta 500 inguru haurrenean
Herriko dendetako erakusleihoak dagoeneko danborrez eta danbor taldeen trajeez apainduta daude. Etxeetako balkoietan ere ikusten dira lehen zapiak. Helduek joan den ostegunean egin zuten lehen entsegua, eta bihar egingo dute aurrenekoa haurrek ere. Festa usaina igartzen da dagoeneko herrian, eta Azpeitiko Udalak ere gaur arratsaldean egin du sansebastianen aurkezpena, parte hartzen duten taldeetako ordezkariak han zirela.
Leer más- 12/01/2024
Asteartean izango da urtarrileko ohiko udalbatzarra
Urteko lehen ohiko udalbatzarra asteartean, urtarrilak 16, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmena izango da puntuetako bat.
Leer más- 12/01/2024
Zabalik dago patinaje ikastarorako izen ematea
Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi dutenentzat. Otsailetik apirilera bitartean egingo da, eta helduei nahiz Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da.
Leer más- 10/01/2024
Haur filosofia tailerra egingo dute larunbatean
Urtea hastearekin bat, berriro ere ekingo diete haurren filosofia tailerrei. Larunbatean izango da hurrengo saioa, Basazabal Formakuntza Zentroan, 17:00etatik 18:30era. LH3tik LH6ra arteko ikasleek izaten dute parte hartzeko aukera, eta Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak egiten ditu dinamizazio lanak.
Leer más- 08/01/2024
Dagoeneko eman daiteke izena banderaren igoera edo jaitsiera udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan
Danborjolez eta ikuslez beteta, ederra egon ohi da Azpeitiko plaza sansebastianetako banderaren igoeran nahiz jaitsieran. Ikuspegi horretaz gozatzeko tokirik egokienetakoa da udaletxeko balkoia, eta, aurreko urteetan bezala, zozketa egingo du udalak une horietan udaletxean egon nahi duten herritarren artean. Zortzi laguni eta haiek aukeratutako beste pertsona banari (zortzi bikote) emango die horretarako aukera.
Leer más- 05/01/2024
Eguraldiaren eraginez, ibilbide laburragoa egingo dute erregeek
Eguraldi txarra dagoela ikusita, Errege Magoen kabalkadaren ibilbidea laburtzea erabaki du udalak. 19:00ak aldera aterako dira igerilekutik, eta zuzenean plazara etorriko dira.
Leer más- 05/01/2024
Aurrez Aurre taldeak badu logoa
Herriko hiru ikastetxetako 723 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, eta Arhane Goenagak egindako marrazkia aukeratu dute.
Leer más- 04/01/2024
Urtarrilaren 8tik aurrera, itxita egongo da 1766ko Matxinada kalea ibilgailuentzat
Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanei ekingo die udalak astelehenean. Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da; ondorioz, epe horretan, trafikoa itxita egongo da ibilgailuentzat.
Leer más- 03/01/2024
Jantziak eta karrozak estreinatuko dituzte Errege Magoek
Jantzi berriekin iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak, aurten, Azpeitira. Horrez gain, karroza dotore berri banaren gainean egingo dute kalez kaleko ibilbidea.
Leer más- 28/12/2023
Inar optikak irabazi du 12. Erakusleiho Lehiaketa
Zein baino zein ederrago daude egunotan Azpeitiko dendetako erakusleihoak. Izan ere, 29 saltokik parte hartu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatzen duten erakusleiho lehiaketan. Sari nagusia Inar optikarentzat izan da, eta bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Kotoi mertzeria eta Irene Altuna loradenda.
Leer más