wrapper

servicios sociales sub

Haurrekin herriotzaz eta doluaz hitz egiteko tailerra antolatu da

Azpeitiko Udal Gizarte Zerbitzu sailak "BIZITZEN JAKITEA, HERIOTZAREKIN BIZITZEN IKASTEA DA" tailerra antolatu du. Hiru saio izango dira guztira, maiatzaren 12, 19 eta 26an. Guraso tailerren baitan antolatu bada ere, herritar guztientzat zabalduta dago eta parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 7 baino lehen eman behar dute izena Gizarte Zerbitzuak sailean edota 943 15 71 92 telefono zenbakian. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, ezin dutenek ordaindu ordea, beka sistema eska dezakete.

Leer más

Mikel Garmendiak 100 urte bete ditu

mikelgarmendia

Mikel Garmendia Olaziregik 100 urte bete ditu eta familia eta San Martin egoitzako egoiliarrekin ospatu du data berezia. Eneko Etxeberria alkatea ere egoitzara gerturatu zen apirilaren 23an, Begoña Garmendia, Mikelen alaba eta Beizamako alkatearekin batera, Garmendia zoriondu eta oroigarriak emateko. Garmendia Donostiarra da jaiotzez, Ordizian bizi izan zen urte luzez eta gaur egun, Azpeitiko San Martin egoitzan dago. Mikel Itxarkundia batailoiko gudari izan zen eta heriotzara zigortu zuten frankistek, hala ere, alde eegite lortu zuen. Zorionak Mikel!

Leer más

Azpeitiko Udalak lankidetza soziosanitarioko protokoloa sinatu du mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko

protokolosoziosanitarioa

Azpeitiko Udalak koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa sinatu du, esparru soziosanitarioan koordinatzean sortzen diren egoerak arautzeko helburuarekin; eta beti ere, herritarren eskubideak bermatze aldera. Modu honetan, lehen mailako arreta soziosanitarioaren garapenean urrats bat ematea lortu da, izan ere, protokoloaren helburu nagusia mendekotasun egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen arreta hobetzea eta haien premiei erantzun integrala ematea da. Eta horretarako, kasuak detektatu eta atenditzeko orduan, profesionalen arteko koordinazio eta lanketa egokiak finkatu eta hedatzea bilatzen da.

Leer más

Gutxitasun fisikoa, organikoa edota sentsoriala duten pertsonen oporraldietan izena emateko epea zabaldu da

Gutxitasun fisikoa, organikoa edota sentsoriala duten pertsonei zuzendutako oporraldiak prestatu ditu Elkartuk, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak antolatutako Elkarbidean programa 16 urtetik gorako pertsonentzat da eta besteak beste, Torrevieja, Salou, Cullera eta Lanzarotera joateko aukera eskaintzen du. Interesatuek apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar du.

Leer más

Herriko informazioa eta zerbitzuak biltzen dituen harrera gida argitaratu da

harreragida

Azpeitira iritsi eta erroldatzen diren etorkinei zuzenduriko harrera gida argitaratu du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker kaleratutako liburuxka, bost hizkuntzatan kaleratu da: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, urdueraz eta arabiarrez."Gizarte Zerbitzuen saileko protokoloarekin dago lotuta gida. Azpeitira iristen diren etorkinek Azpeitiaz gutxi dakitela detektatu dugu. Horregatik, herrira iristen den eta Azpeitian erroldatzen diren pertsona guztiei emango diote liburuxka, herriaren berri izan dezan. Joan-etorrian ibiltzen da jendea, aldaketak izaten dira, eta herritar berri horiekin jarrera positiboa izan behar dugu", azaldu du Eneko Etxeberria alkateak.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea