wrapper

Beca Joxe Takolo

Alkatetzak 2018ko martxoaren 23an goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko 2018 Joxe Takolo Beka egitasmoa onartu zuen (GAO 2018ko apirilaren 10ean argitaratua 68 zk.).
Laguntzaren helburua da goi-mendia, abentura, zientzia, esplora-zioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektu originalak, esploratzaileak eta dibulgatiboak bultzatzea.
Eskariak aurkezteko epealdian, 7 egitasmo aurkeztu ziren Udal honetan:
1.- DRANGNAG-ESPEDIZIOA (6.801 M). GAURISHANKAR VALLEY, NEPAL (Alberto Fernandez, Mikel Zabalza)
2.- MIYAR VALLEY, BIDE BERRIEN BILA (Asier Perez, Jose Linaza, Julen Berrueco).
3.- GASHERBRUM WV (7.925 M): HEGALDEKO ESPOLOIA (Oriol Baró, Roger Cararach, Marc Toralles, Iker Madoz).
4.- RONCAGLI INDOMITUS: Esplorazio-Alpinismoa, gailur berrien eskalada eta glaziarren ikerketa suaren lurraldean (Eñaut Izagirre, Ibai Rico, Mikel Inoriza).
5.- TAYKISTAN ezlekuak (Joseba Iztueta).
6.- PERU, MARRUECOS Y ALPES (Julen Berrueco, Mikel Inoriza, Jon Inoriza, Ander Zabalza).
7.- TRABAJOS DE EXPLORACIÓN Y TOPOGRAFIA SISTEMA AIXA-IBARRENGO (Felix Ugarte Elkartea; Lurpeko eremuen ikerketa eta zaintza).
Joxe Takolo Bekako komisio-teknikoak 2018ko maiatzaren 10eanegindako bilkuran oinarriak jasotako irizpideak kontuan izanik proiektu horiek baloratu zituen, eta aho batez arrazoitu eta proposatu zuen dagokigun bekaDRANGNAG-ESPEDIZIOA (6.801 M). GAURISHANKAR VALLEY, NEPALegitasmoari ematea (ebazpen atalean jaso dira arrazoiak). Bere aldetik Udal kirol batzordeak aldeko irizpena eman zion proposamenari.
Joxe Takolo Bekaren tramitazioa eman, eta Udal kirol batzordeak emandako irizpena aintzat hartuta, eta aurrekontuan behar adinako diru-izendapena badagoenez, eskumenari dagokienez, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.f) artikuluan oinarrituta, ERABAKI DUT:
1.- 2018. ekitaldirako JOXE TAKOLO BEKA ebaztea DRANGNAG-ESPEDIZIOA (6.801 M). GAURISHANKAR VALLEY, NEPAL (Alberto Fernandez Santiago, Mikel Zabalza Azkona) egitasmoaren alde (41 puntu).
2.- DRANGNAG-ESPEDIZIOA (6.801 M). GAURISHANKAR VALLEY, NEPALEgitasmoa finantzatzeko 3.000 €-ko laguntza ematea bere sustatzaileak diren Alberto Fernandez Santiagori eta Mikel Zabalza Azkonari.
3.- Aurkeztu diren gainontzeko egitasmoen puntuazioa honako hau da:
2.- MIYAR VALLEY, BIDE BERRIEN BILA: 30 puntu.
3.- GASHERBRUM WV (7.925 M): HEGALDEKO ESPOLOIA 30 puntu.
4.- RONCAGLI INDOMITUS: Esploraizo-Alpinismoa, gailur berrien eskalada eta glaziarren ikerketa suaren lurraldean: 23 puntu.
5.- TAYKISTAN ezlekuak:18 puntu.
6.- PERU, MARRUECOS Y ALPES: 13 puntu.
7.- TRABAJOS DE EXPLORACIÓN Y TOPOGRAFIA SISTEMA AIXA-IBARRENGO: 13 puntu.

Dekretua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea