wrapper

Jasotako diru-laguntzak. Azpeitiko Udala.

 

sarrera euskeraz

EUROPAKO FUNTSAK

NEXT GENERATION EU BERRESKURAPENERAKO FUNTSEN DIRULAGUNTZAK

Europako Kontseiluak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, NEXT Generation EU plana sortu zuen 2020ko uztailaren 21ean. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen plan honek 140.000 milioi euroko zuzkidura eman dio Espainiari onartutako 750.000 milioitik. Tresna horren bidez, sortutako ondorio ekonomikoak eta sozialak arintzea espero da.

Espainiak transferentzia eta kreditu gisa 2026ra arte jasoko duen zenbateko ekonomikoa hobeto koordinatzeko, “España Puede” izeneko Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (PRTR) sortu da, 110 inbertsioz eta 102 erreformaz osatua.

Horretarako, Berreskuratze Plan honek egiturazko inbertsioen eta erreformen agenda garrantzitsu bat jasotzen du. Horiek elkarrekin erlazionatzen dira eta berrelikatzen dira zeharkako lau helburu lortzeko: Espainia berdeago, digitalago, gizarte- eta lurralde-ikuspegitik kohesionatuago eta berdinzaleago baterantz aurrera egitea.

Lau helburu horiek herrialdearen etorkizuneko bilakaera zehazten duten hamar palanka politika bideratzen dituzte: hiri-agendatik, despopulazioaren aurkako borrokatik eta nekazaritzaren garapenetik, zerga-sistema eta pentsioak modernizatu eta indartzeraino, azpiegituren eta ekosistemen erresilientziatik, trantsizio energetikotik, Administrazioaren, industria-sarearen eta ETEen modernizaziotik eta turismoaren berreskurapenetik, zientziaren aldeko apustutik eta Osasun Sistema Nazionala indartzetik, hezkuntzaren eta etengabeko lanbide-heziketaren sustapenetik, zainketen ekonomia berriaren garapenetik, lan-merkatuaren politika publiko berrietatik edo kulturaren eta kirolaren industriaren sustapenetik igaroz.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan hainbat laguntza programa daude eta horien artean Azpeitiko Udalak honako hauetan parte hartu du:

1.- BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK

2.- ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOARI ETA BILTEGIRATZEARI ETA BIZITEGI-SEKTOREAN SISTEMA TERMIKO BERRIZTAGARRIAK EZARTZEARI LOTUTAKO PIZGARRI-PROGRAMA.

3.- LIBURUTEGIETAKO FUNTSAK HANDITZEKO ETA/EDO BERRITZEKO DIRULAGUNTZAK

4.- MERKATUEI, HIRIGUNE KOMERTZIALEI, MERKATARITZA EZ-SEDENTARIOARI ETA MERKATURATZE-BIDEEI LAGUNTZEKO LAGUNTZAK

5.- MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK

IDAE/FEDER

EuropaLogo EBC EELLuna manera

Azpeitiko Udal Igerilekuaren eraikinaren energia birgaitzeko proiektua

Espediente zenbakia: FEDER-EELL-2018-000395

Azpeitiko udaletxeko eraikinaren energia birgaitzeko proiektua

 Espediente zenbakia: FEDER-EELL-2020-003897

Erakundeetatik jasotako laguntzak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA    

 1.- AZPEITIAN ERAIKI DEN SKATE PARK KIROL EKIPAMENDUAK JASOTAKO DIRULAGUNTZA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA    GFA LOGOA

Azpeitiko Udalak 2022ko ekitaldi honetan, Skate Park kirol ekipamendua eraiki du. Jardun honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Hain zuzen, kultura, lankidetza, gazteria eta kirol departamentuaren Foru Diputatuak 2022ko azaroaren 17an emandako aginduaren bidez Udalak 132.134€ jasoko ditu. Dirulaguntza deialdira aurkeztutako proiektuak 273.003.59€ko gastu osoa du eta aldundiak %48,40an lagundu du.

Dirulaguntzaren ebazpena

 

 

 

 

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information