wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Krosnepal

Nepalen jasandako lurrikarak utzitako egoera larriak kezkatuta, Azpeitiko Udala herriko hainbat eragilekin elkarlanean, Xj Auzolanean, XEYE atletismo taldea, herriko kooperazio talde ezberdinak, eta Child Bright, Nepaleko haurren aldeko kros solidarioa antolatu dute. Lasterketa igandean, ekainak 14, izango da Sanjuandegiko kaleetan zehar eta 2001etik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute bertan (0-8 urte bitarteko haurrek heldu baten laguntzarekin). Alebin eta infantil mailako korrikalarientzat bakarrik egongo dira sariak eta ekimen solidarioa izanik, parte-hartzea borondatezkoa izango, bildutako diru guztia Nepalgo haurrei bideratuko zaie Child Bright erakundearen bitartez. Izene-ematea ostegunean edo igandean bertan egin ahalko da; bihar osteguna 18:00etatik 20:00etara Sanjuandegiko auzo-lokalean (igerilekuko eraikinean) eta igandean, berriz, 09:15etik aurrera, Jose Antonio Agirre plazan