wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko lehentasuna izateko urtarrilaren 13 baino lehen eman behar da izena.

Programa horretan parte hartu nahi duten herritarrek eskaera egin beharko dute Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan. Egonaldia otsailetik abuztura bitartean egin nahi dutenek lehentasuna izateko, eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 13 izango da. Hala ere, itxaron zerrendan sartzeko aukera izango dute maiatzaren 12ra bitartean egiten diren eskaerek.

Egonaldia irailetik abendura egin nahi duten herritarrek, berriz, lehentasuna izateko maiatzaren 12ra bitartean aurkeztu beharko dute eskaera. Hala ere, urriaren 31ra arte izango da eskaerak aurkeztu eta itxaron zerrendan sartzeko aukera.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information