wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Azpeitiko Udala eta Baigera jubilatu elkartean iazko udaberrian indartu zuten elkarlanean pauso berriak ematen ari dira. Elkarlan horren helburua da herriko jubilatuen bizi baldintzan aztertu eta beharra duten horien bizi baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea. CIS-ek egindako inkesta batek azalerazi zuen bazeudela herrian baldintza okerragoetan bizi ziren herritarrak, eta lehen pauso gisa Udalak eta Baigerak Udalak kolektibo horri eskaintzen dizkien diru-laguntzen inguruko informazioa zabaltzeko ahalegina egin zuten. Bide horretan, jubilatu guztiei etxera iritsi zitzaien diru-laguntzen berri esku-orri batean bilduta.

"Hasitako ibilbide horretan sakontzea da orain emango dugun pauso honen helburua. 80 urtetik gora izan eta inolako laguntzarik jasotze ez duten 552 herritarrekin jarriko gara harremanetan nola eta zein baldintzatan bizi diren jakiteko", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. Jubilatuena gero eta kolektibo handiagoa izanik, Udalarentzat sektore garrantzitsua dela azpimarratu du Elduaienek.

Naroa Otaegi eta Aitor Beloki arduratuko dira ikerketaz, eta biak izango dira 80 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jarriko direnak: "Telefonoz deituko zaie, inkesta egiteko hitzordua jartzeko eta teknikaria etxera joango zaie zehaztutako egun eta orduan", azaldu du Elduaienek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information