wrapper

BIZIBERRI Etxebizitza babestuak

 

1.-Edukia:

  • Zer da Biziberri?
    Biziberri Azpeitiko Udal ostatua egonaldi luzerako edo erabilera iraunkorrerako zerbitzua da eta, salbuespen gisa, aldi baterakoa. Tutoretza, bitartekaritza-bitartekotza, gizarte-laguntza eta gainbegiratze lanak egiteko langileen laguntza eta, hala badagokio, etxez etxeko arreta peronal ere jasotzeko aukerarekin. Etxebizitza zerbitzu hau Elizkale 26-28 helbidean dago.
  • Zerbitzuaren helburuak:

    Zerbitzuaren bidez honako helburu hauek lortu nahi dira: ingurune komunitarioan erabiltzaileen presentzia erraztea, autonomia pertsonala hobetzea eta mantentzea edo isolamendu-egoerak saihestea, haien segurtasun-sentimendua erraztea, halakorik ez duten pertsonei ostatu-alternatibak ematea eta beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen premia-egoerak detektatzea.

  • Nork eska dezake?

    Oro har, ostatu-zerbitzu honen erabiltzaileak honako baldintza hauek betetzen dituztenak izan ahalko dira:

    a) 65 urtetik gorakoak izatea.

    b) I. graduko mendekotasuna edukitzea, betiere Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan.

    c) Ostatu hartzeko aukeraren beharra izatea, egonaldi luzekoa edo iraunkorra denean (salbuespenez, aldi baterakoa), bizileku egokirik ez izatearen ondorioz, bai irisgarritasunaren edota bizigarritasunaren baldintzei dagokienez, bai bizikidetzari edo bakarrik (gizartetik kanpo) bizitzeari lotutako arazoak dituztelako.

    d) Laguntzak behar izatea harremanari lotutako trebetasunak edukitzeko edo garatzeko, ingurune komunitarioan bizitza autonomoa izateko eta, hala badagokio, eguneroko bizimoduari lotutako jarduerak egiteko.

    e) Eskaera egin den egunean Azpeitiko Udalerrian erroldatuta egotea eta geroago ere ber tan erroldatuta egotea.

    f) Azpeitiko Udal gizarte-zerbitzuek zerbitzuaren egokitasunari buruz emandako aitorpen teknikoa izatea.

    g) Eskainitako zerbitzua jasotzearekin ados daudela adieraztea. Horren ordez, legezko tutoreak eman ahal izango baimen hori.

    h) Osasun-erakundeetan edo izaera sozio-sanitarioa dutenetan osasun-laguntza etengabe jaso tzen aritzea eskatzen duen egoerarik ez izatea.

    i) Infektatzeko edo kutsatzeko arriskua duten gaixotasunik edota arazo mentalik izanez gero, jaso beharreko tratamenduari uko ez egitea.

    j) Jokabideari lotutako nahasmenduak badituzte, horiek langileentzat eta ostatuan bizi diren gainerako erabiltzaileentzat arriskurik ez ekartzea.

    Salbuespen-kasuak eta gainerako baldintzak adinekoentzako Azpetiko udal ostatu-zerbitzua arautzen duen rregelamenduaren 6. artikuluan jasota daude (2023ko uztailaren 12ko GAO, 135. zk.).

  • Non eskatzen da?

    Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Azpeitiko Udaleko gizarte-langilearekin (943157192). Eskaera eta dokumentazioa aurrez-aurre gizarte zerbitzuetan edota udaleko egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke.

    https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do

  • ARAUDIA

2.- Adinekoentzako Azpeitiko Udaleko ostatu zerbitzuaren araudia.

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea