wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Eguneko arreta zerbitzua

AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA

Azpeitiko Udal Batzarrak, 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko udalerriko Eguneko Arretako zerbitzua arautzeko erreglamenduari haserako onarpena ematea onartu zuen.

Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da.

Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukina Udalaren web orrian ere argitaratua dagoela, udal-agintarauen atalean eta Gizarte Zerbitzuak Sailean www.azpeitia.eus.

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Bilbon egoitza duena, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Aplikatzeako den legeria: Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikuloa).

Iragarkia

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea