wrapper

Hezkuntza sub

Langabeziari aurre egitea. horixe da Azpeitiko Udalak azken urteotan duen oinarrietako bat. Horretarako hainbat arlo lantzen ari da: "Udal gobernun honentzat lehentasunezkoa da langabeziari aurre egitea, eta horretarako bide ezberdinak ari garela lantzen jakina da: dakizuen bezala, urtero 300.000 eurotik gora ari gara bideratzen sustapen plan propioaren bidez, bailarako enplegu plana ere sustatu dugu, eta beste hainbat neurriri esker, pixkanaka-pixkanaka langabetuen kopurua jaisten ari da urtez urte", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Langabeziari aurre egiteko erronka honetan, formazioak ere garrantzia handia duela azpimarratu du: "langabetuak merkaturatzeko eta ez horretarako bakarrik, baita lanaren kalitatea hobetzeko ere, eta hori garrantzitsua da guretzat". Horregatik, 200.000 euroko partida du Udalak aurrekontuetan formakuntza sendotzeko: "Hasi berri den ikasturte honetarako programa sendotu dugu, zabaldu eta ikastaro eskaintza indartu da herritarrei lana aurkitzen edo lana hobetzeko baliagarriak izango zaizkielakoan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea