wrapper

Hezkuntza sub

Azpeitiko Udalak langabeziari aurre egin eta herritarrak formatzeko bidean beste pauso garrantzitsu bat eman du. Aurretik Deustuko Unibertsitatearekin eta Usurbilgo Lanbide Heziketarekin egin bezala, Udalako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa  sinatu du.

"Hitzarmen estrategikoa da UEUrekin sinatutako akordioa. Herritarrak UEUko ikastaroak Azpeitian bertan egiteko aukera izatea suertea da, eta guk aukera hori eskainiko diegu herritarrei", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Formazioaren bidez etorkizuna eskaini nahi diela herritarrei ere azpimarratu du: "Formakuntza guretzat estrategikoa da, eta plan estrategikoan du horrek bere isla. Herritar kritikoak izatea dugu helburu, eta horretarako aliantzak onenekin egiteko apustua egin dugu, unibertsitateekin. Enplugurako ezinbestekoa da guretzat formazioa", adierazi du Etxeberriak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea