wrapper

Oharrak

Hezkuntza sub

Pasatu den ostiral eta zapatuan Azpeitiko udaletxeko bosgarren solairuan egin zen Bakea gugandik eraikitzen jardunaldiak oinarri sendoa jarri du Udalaren eta UEUren elkarlaneko ibilbidean. Egun eta erdiz, bakeaz, memoriaz, emakumeen paperaz, ikerketez, emozioez, bizipenez eta norbere pertzepzioek hitz egiteko eta ideiak elkartrukatzeko gune bilakatu zen Azpeitia. Bi egunetan 85 pertsonek izan dute horretaz guztiaz hausnartzeko aukera.

Eneko Etxeberria alkatearen hitzetan, "horrelako kalitateko jardunaldia Azpeitian izatea izugarria da guretzat". Aditu ugarik hartu zuten parte jardunaldian: "Aditu eta aritu ugari izan ditugu gurean, bakeari eta memoriari egin dioten ekarpenen berri ematen. Entzuleek interes handiarekin jarraitu zituzten azalpen guztiak, eta entzuleen artean ere somatu da gaiaz hitz egiteko nahi eta beharra", azaldu du Etxeberriak.

Hasiera emanda, etorkizunera begira elkarlanean segitzeko konpromisoa ere berretsi du: "Hasiera izugarria eman diogu UEUrekin elkarlanari, eta bide horretan lanean segituko dugu", adierazi du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information