wrapper

Oharrak

Hezkuntza sub

Interneten eta sare sozialekin hazten dira gaur egungo gaztetxo eta nerabeak. Aurrerapen teknologikoak ohiko eta eguneroko dira gaztetxoen bizitzetan eta horien erabileraren aukera eta arriskuen gaineko informazio eta sentsibilizazio beharra sentituta, ikastetxeetan ikasleekin zein irakasleekin eta hitzaldien bidez gurasoekin lanketa berezia egiteko egitasmoa abian da Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen eta bi herrietako ikastetxeen elkarlanarekin.

Gazteek sare sozialak eta Internet "oso modu naturalean" erabiltzen badituzte ere, gurasoentzat eta irakasleentzat "mundu berria" dela adierazi du Leire Goenaga Azpeitiko Hezkuntza zinegotziak: "Irakasle, guraso eta hainbat hezitzaileentzat sare sozialen gaia ez da oso ezaguna eta erraza". Horregatik, guraso, irakasle zein hezitzaileak gaiaren inguruan formatzeko beharra ikusi dute sentsibilizazio kanpainaren sustatzaileek, eta horren ondorioz antolatu dituzte ikasleekin egingo diren saioez gain hezitzaile eta gurasoentzat saio eta hitzaldiak.

Udaletako gaztedia sailetatik eta bi udalek Iraurgi Berritzenek gidatuta duten ikastetxeen mahaian agertutako beharretatik osatu da programa.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information